Bizi Toki baserriaren zaharberritzea aitzinatzeko, auzolan egunak antolatzen ditugu agorrilaren 17tik 23ra (abuztuan) (astelehenetik igandera). Denen beso eta burumuinak ongi etorriak dira arlo desberdinetako lanak egitea aurreikusten baitugu...
LO eta APAIRUAK (jatorduak):
Bizi
 Tokin lo egiteko aukera izanen da, astelehen gauetik. Lo zakua eta lo 
zaku azpikoa ekar. Oihal-denda jartzeko tokia ere bada.
Apairuak
 Bizi Tokik eskainiko ditu. Aldi berean, etxeko produktuak edota gustuko
 dituzuenak ekarriz gero, denen artean jaten ahalko ditugu.
Antolaketa errexteko, aitzinetik abisa gaitzazu zoin egunetan etortzeko asmoa duzun (eta zenbat pertsona); agorrilaren (abuztuaren) 10a baino lehen finkatu dugu epea.
Eta ez duda mezu hau zure inguruan zabaltzea.
Bizi
 Tokira heltzeko: Behauzeko frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean
 duzularik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria
 da, Goitia izenekoa. Bizi Tokiko telefonoa : (00 33) (0)5 59 65 36 27.
Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaitugu.
Bizi Tokiko kideak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina