Durangoko Azoka... Autogestionatua (2021)

2021 Durangoko Azoka Autogestionatua

 

#DAA21 #Durango

Abenduaren 4tik 8ra

Zehar Kalea, 11  Durango

Kolektiboak: DDT Banaketak, Sare Antifaxista, katakrak liburuak, FAI, Ruti distri,... 



Solarpunk: ideia bat eta manifestua euskaraz

Solarpunk: ideia bat eta manifestua euskaraz

Solarpunk izeneko mugimendua edo, agian, ideia filosofikoa, honetan datza: eraldaketa larritasuna handia den une honetan (beroketa globalagatik eta), gizateriak naturarekin eta teknologiarekin batera bizitzeko paradigma berri bat aldarrikatzen du. Joan den igandean, Gorka Julio teknofiloak ideia azaldu zuen Euskadi Irratiko Amarauna programan, eta hari horretatik tiraka ekarri dugu hona.
solarpunk jendea
Izena datorkio mugimenduari beste ideia artistiko-estetiko batetik: Steampunk. Zientzia fikzioarekin lotu daitekeen mugimendu horretan, irudikatu izan da mundu teknologiko bat non bapore-teknologia baizik ez den garatu (ez elektrizitate aurreratua edo elektroniko edo informatika), eta hala ere posible diren aurrerakuntza teknologikoak: hau da, espazio bidaia posible da, baina baporezko untziekin eta, estetikan bat eginez, 19. mendeko jantziekin (demagun).

Solarpunk delakoan berriz, Steam-Baporea kontzeptua barik, Solar-Eguzki kontzeptua dugu zeinean eguzkitik lortutako energia garbi eta zuzenak, eta eguzkiak hazten duen mundu berde edo ekologikoki orekatu bat den etorkizuneko teknologiaren oinarri. Punk hitzak, bestalde, bai steampunk zein solarpunk terminoetan adierazten du indar apurtzaile bat, gogo bizi bat eta eraldaketarako grina.

Solarpunk ideiaren inguruan ez dago kredo edo erakunde zehatzik: literatura eta estetika jakin batzuei eman dakieke solarpunk kalifikazioa, eta politikarako oinarri bat ere izan daiteke. Ildo horretan kokatzen da 2019an zenbaiten artean osatutako Solarpunk Manifestua, Gorka Juliok euskaratu berri duena.

Hemen dago testua, eta puntu batzuk ekarri ditugu hona:
  • 7. Solarpunkak perspektiba berri baliotsu bat, paradigma bat eta hiztegi bat ematen dizkigu, etorkizun posible bat deskribatzeko. Retrofuturismoa besarkatu beharrean, etorkizunari begiratzen dio erabat solarpunkak. Ez etorkizun alternatibo bati, baizik eta etorkizun posible bati.
  • 8. Gure futurismoa ez da ziberpunkarena bezalako nihilista, eta steampunkaren joera potentzialki erreakzionarioak saihesten ditu: inozentziarekin, sorkuntzarekin, independentziarekin eta komunitatearekin du zerikusia.
  • 9. Solarpunkak ingurumenaren iraunkortasuna eta justizia soziala nabarmentzen ditu.

Manifestuko 22. puntuak, azkenak, lau puntutan laburbiltzen du zer den Solarpunka:
  • Anitza da.
  • Espiritualtasuna eta zientzia elkarrekin egoteko lekua du.
  • Ederra da.
  • Oraintxe gerta daiteke.
Gerta badaiteke... ez dirudi etorkizunik ilunena, aldaketa klimatikoarekin lotutako espektatibak doazen bezala.
[Sustatu webgunetik hartutako lehengo urte hasierako testua duNK hau. Irratsaioa gustatu zitzaidanez...]

BIRUS AUTORITARIOAREN KONTRA AUTO-ANTOLAKUNTZA TXERTOA

( Lehengo urteko apirilak 8an Asel Luzarragak Berrian idatzitako testuarekin uzten zaituztet)

BIRUS AUTORITARIOAREN KONTRA AUTO-ANTOLAKUNTZA TXERTOA


Legeak konpondu nahi dituen baino arazo gehiago sortzen ditu, zioen duela mende bat Malatestak. Egoera honetan, ordea, seguru egon gaitezke ez digutela inoiz daturik emango konparazioa egiteko. Barkatuko didazue, beraz, legerik gabeko ibilbidean sartzea, zuen esku utzita kaos honetatik ordena apur bat aurkitzea.

Munduko gobernuek euren neurrietan asmatu duten ala ez juzgatzea ez da loa galarazten didan kontua, eta nahiago dut, Carlos Taiboren ildotik, beste margolan bati begiratzea: ondorengo egoerari aurre egiteko gara ditzakegun tresnek marrazten digutenari, hain zuzen ere. Argi baitago gure bizitzak antolatzen dituzten botereek, batzuek uste dutenaren kontra egoera bera eragin ez badute ere, ez dutela aukerarik galdu halabeharrak egin dien oparia eskertu eta kontrolaren gizartearen giltzari ahal beste buelta emateko. Urrun nago, ostera, Bioklik-en zirriborratu nuen iragarpena beteta ikusteko desiratik.


Naomi Kleinen shockaren teoria ere har nezake hizpide, baina interesgarriagoa deritzot balizko shock egoera horren aurrean amore eman ez dutenen erantzunei erreparatzeari. Izan ere, hedabideek (ofizialek zein sare sozialek osatzen duten anabasa gidatu horrek) bolada batean jende askoren baitan piztu (edo berpiztu, edo itzarri, edo biluztu) den faxista txikia elikatzeko egin duten ahalegina handia izan bada ere, horren aurrean beste kontzeptu bat hasi da tokia hartzen, nabarmentzen, eta daukan ahalmena erakusten: elkarlaguntza. Pozik egoteko arrazoiak dauzka Kropotkin zaharrak bere hilobian.

Estatuak, kapitalaren jagole horrek, erakutsi nahi izan digu, berriz ere, herritarrok heldugabe eternoak garela, badaezpadakoak, hurretik zaindu, zentzatu eta zigortu beharrekoak, geure burua zaintzen ez dakigun ardurabakoak. Argudio hori entzun nuen behin eta berriz estatu-poliziala lehen minututik txalotu eta zuritzeko, lagun askoren ahotan, gero eta aho txikiagoarekin defendatzen badute ere. Merezita omen daukagu. Baina jende askok (uste hori dutenek, behintzat) ez du analisirik txikiena ere egiten. Ez du ikusten antolatuta ez dagoen herria beti izango dela haur heldugabe hori. Arauak, erabakiak, ardura guztiak kanpoko izaki abstraktu baten eskuetan uzteko hezi gaituzte txikitatik. Bakuninen esanetan, haurren hezkuntzaren helburua erabat babesgabe eta mendeko jaiotzen den gizakia askatasunerako bidean jartzea da, baina ez da horrela ezarri diguten kulturan: haurrak, eskolan oin bat jartzen duen unetik, heldugabe eterno hori izateko hezkuntza jasotzen du. Ez zaio irakasten besteekin adostasunetara iristen, ongi komuna elkarrekin bilatzen, nork bere ahotsa izaten. Ordezkariak behar dituzte, arrazoi ilunen batengatik; guztien pentsatzeko ahalmena ordeztuko duen ahots bakarra. Pieza bat izateko prestatzen dituzte. Sistemak zer behar duen, horretarako ikasi behar du haurrak. Zer behar duen erabakitzeko aukerarik izan ez duen komunitate batean. Produkzioa ez gelditzeko kontsumitzera derrigortuta dagoen gizarte batean. Produkzioa baita xedea gure sisteman, eta haren beharrizanek bultzatzen baitituzte gure ustezko hautuak.

Eta, bat-batean, iparrik gabe ikusi ditugu erabakiak gure ordez hartu behar lituzketen horiek. Zain gaude, haiek zer esango, guk zer nahi behar genukeen jakiteko. Etxean egon nahi behar genuke! Eta zigortu behar genuke etxean egon nahi ez duena! Beldurra bere uniformea jantzita, bera baita poliziarik eraginkorrena. Eta eztabaidak sortzen dira: zein dira ezinbesteko jarduera ekonomikoak? Funtsezkoa baita ekonomia hau, kapitalista, noski, honaino ekarri gaituena, munduko langileek sortutako produktuak ekoizleen euren artean zuzentasunez banatzeko gai ez dena (holakorik nahi ez duena), zuzentasuna heresiatzat duena, ez amiltzea. Ez dakigu ondo zergatik, baina hala ei da. Ez gaitezen, halako batean, kontura, gure oinarrizko premiak definitzeko erabakimenarekin batera, aspaldi utzi genituela albo batera premia horiek asetzeko jarduerak.

Eta zoratuta gabiltza, umeak etxean, haur horiek makulu izandako aitaita-amamentzat arrisku bihurtuta, ez dugulako ikasi geure bizitza antolatzen. Aspaldi ostu digutelako gure denbora antolatzeko gaitasuna. Zaintzaren garrantzia salgai bihurtu diguten bitartean, sistemak bide bakarra proposatu baitigu bizitzaren funtsa behar lukeen horri aterabidea emateko: jarduera oro soldatapeko bihurtzea. Tokitan dago soldata esklabotzarekin parekatzen zuen ideia hura, Platonek berak hain argi zeukana. Gauza guztien erantzuna da soldata… Soldata zertarako behar den ez badakigu ere. Bizitzeko, esango digute; baina bizitzeko ez dugu soldatarik behar, bizigaiak sortu eta sortzen ditugunon artean, eta sortu ezin ez, baina behar dituztenen artean banatzeko ahalmena baizik. Sortzeko denbora banatu, elkar zaintzeko denbora banatu, sortutakoa banatu. Hori bezain sinplea.

Eta horixe egoera honek daukan arriskua, agintarientzat, erabateko kontrolaren gizartearen aurrean, euren burua antolatzen hasi direlako hainbat auzo eta herritan. Auzokoak berriro ezagutzen, funtsezko premiei erreparatzen, eta kontzeptu hori, kontzeptu madarikatu eta erbesteratu hori, berreskuratzen: elkarlaguntza. Ildo horretatik doaz Auzoetatik Piztu Bilbo ekimenaren azken txioak, esaterako. Eredu txarra agintarientzat, zalantzarik gabe.

Izan ere, zer gertatuko litzateke herritarrok birus autoritarioaren kontra auto-antolakuntza txertoa garatuko bagenu? Zer gertatuko litzateke hamarkadaz hamarkada kapitalismoak inokulatu digun birus indibidualista, indartu ordez, ahuldu, eta haren kontrako sendabelarra aurkituta komunitatea indartuta aterako balitz? Gobernu eta merkatuentzat hondamendia, gauzak berriro berdinak ez izateko hazi itxaropentsua izan daitekeelako.

Horretarako, ordea, gauza bakarra behar dugu: aske izan nahia, La Boétieren mende luzeetako borondatezko morrontzak erabat hil ez badigu, behintzat (Frommi ere galdetu beharko).

Erresistentzia Kutxa da Berriak atal honi jarri dion izena, eta ezin egokiagoa izan: erresistentzia kutxa bat antolatu behar luke gizarteak (geuk), beste aukera Carlos Taibok iragarritako kolapsoa baita. Egunotan planetak berak ozenki esan digunez, naturak ere eskertuko digu sinpletasun hautaturako bidea hartzen badugu, naturak berak bide hori hartzera derrigortu baino lehen; eta borondatezko bide horren alde egiten badugu, ezinbesteko izango dugu asteotan garatzen hasi garen auto-antolakuntza txerto hori.






Gomendioak - Recomendaciones - Recommandations... (EKAITZALDI-ren 18 gomendioak edo)

 

"GURE" GOMENDIOAK (nuestras recomendaciones / nos recommandations / our recommendations )

GORA ETA BEHERA entzun dezakeNK .

EKAITZALDI Gomendioak [18], Recomendaciones, Recommandations -101 disko x 2- ] 202 EUSKAL DISKOren aipamenak.






EKAITZALDI Gomendioak [17], Recomendaciones, Recommandations -EKAITZALDI-ren gomendio denak batean- ] GOMENDIO DENAK.

EKAITZALDI Gomendioak [16], Recomendaciones, Recommandations -EKAITZALDI katalogoko disko denak jaitsi- ]  EKAITZALDI gunea, KATALOGOko sarrera eta deskargak.

EKAITZALDI Gomendioak [15], Recomendaciones, Recommandations -euskerazko musika BadoNK- ] BADOK webgunea.

EKAITZALDI Gomendioak [14], Recomendaciones, Recommandations -Trikitixa, eskusoinua... deskargak- ] ESKUSOINUJOLEEN edo/eta TRIKITILARIEN 150 diskotik gora.

EKAITZALDI Gomendioak [13], Recomendaciones, Recommandations -11 disko- ] 11 DISKO-DISKOGRAFIA.

EKAITZALDI Gomendioak [12], Recomendaciones, Recommandations -Karaokeak, abesteko abestiak- ] 3.000 KARAOKEtik gora.

EKAITZALDI Gomendioak [11], Recomendaciones, Recommandations [E] -musika bideoak, 2020- ] BIDEOKLIP eta BIDEOak, asko ikusiak.





EKAITZALDI Gomendioak [11], Recomendaciones, Recommandations [D] -musika bideoak, 2019- ] BIDEOKLIP eta BIDEOak, ezagunak.

EKAITZALDI Gomendioak [11], Recomendaciones, Recommandations [B] -musika bideoak, 2018- ] BIDEOKLIPAK, BIDEOAK,...

EKAITZALDI Gomendioak [11], Recomendaciones, Recommandations [A] -musika bideoak, 2017- ]  BIDEO eta KLIPak, ikusiak.

EKAITZALDI Gomendioak [10], Recomendaciones, Recommandations -MusikaZuzenean telebista saioa- ] EUSKAL MUSIKAren TELEBISTA SAIOA.




EKAITZALDI Gomendioak [9], Recomendaciones, Recommandations -Punk deskargak- ]  PUNKa.





EKAITZALDI Gomendioak [8], Recomendaciones, Recommandations -Metal- ] METALa.







EKAITZALDI Gomendioak [7], Recomendaciones, Recommandations -Euskal kantagintza "berria"- ] BATIZPAT 1970-80 bitarteko BAKARLARIen diskoak.





EKAITZALDI Gomendioak [6], Recomendaciones, Recommandations -11 disko- ] 11 DISKO-DISKOGRAFIA.






EKAITZALDI Gomendioak [5], Recomendaciones, Recommandations -Bideoklipak, kontzertu zatiak- ] 1.000 BIDEO-BIDEOKLIPetik gora.





EKAITZALDI Gomendioak [4], Recomendaciones, Recommandations -Pop-Rock... deskargak, 80-90...- ] BATIZPAT 1980-90 bitarteko POP eta ROCK diskoak.






EKAITZALDI Gomendioak [3], Recomendaciones, Recommandations -Euskal kultura digitala, internet- ] EUSKAL KULTURA DIGITALA.





EKAITZALDI Gomendioak [2], Recomendaciones, Recommandations -11 disko- ] 11 DISKO-DISKOGRAFIA.






EKAITZALDI Gomendioak [1], Recomendaciones, Recommandations -11 disko- ] 11 DISKO-DISKOGRAFIA.







L.B.I.

-.-

EKAITZALDI Gomendioak [16], Recomendaciones, Recommandations -EKAITZALDI KATALOGOA, deskarga estekak- ]
EKAITZALDI Gomendioak [10], Recomendaciones, Recommandations -MusikaZuzenean telebista saioa- ] 
EKAITZALDI Gomendioak [5], Recomendaciones, Recommandations -Bideoklipak, kontzertu zatiak- ] 

El clima del fútbol

El clima del fútbol

La Fertilidad de la Tierra, Gustavo Duch, verano 2021

Si les dijera que se podría capturar un 1% del CO₂ que en la atmósfera está calentando el Planeta, sembrando de árboles todos los campos de fútbol repartidos por el mundo, ¿qué me dirían?

En los dos extremos tendríamos, por un lado, a los negacionistas del cambio climático que pondrían el grito en el cielo, aumentando el nivel de CO₂ en cada exabrupto. En el otro, las personas más luchadoras en favor de la reducción del CO₂ y que el fútbol les importa un pito, aplaudirían enérgicamente. Las personas más luchadoras en favor de la reducción del CO₂, pero también forofas del fútbol, también dirían que adelante con la iniciativa pero de ninguna manera en su terreno de juego. Sí, pero aquí no.

Más moderadas, otras personas dirían que tenemos que ver como se pueden compatibilizar ambas cosas. Que es bien cierto que el CO₂ es un problema, pero también que el fútbol es un sector que debemos proteger por los valores que aporta. Pedirían una moratoria sobre la decisión para contemplar como regular la propuesta inicial. Sobre la mesa de negociación tendríamos argumentos a favor de que los campos de primera y segunda división no quedaran afectados, puesto que son de interés público; que los escolares tampoco, porque son de interés educativo; que mucho menos los campos en parajes naturales, por su interés ambiental…

Y mientras tanto, como finalmente todo se mueve por intereses económicos, las grandes empresas que ganan dinero con este deporte, como han entendido que este negocio está en riesgo, se reconvertirían en especialistas en “plantar árboles”. De hecho, serían ellas las que convencerían a las administraciones para iniciar aceleradamente ya este plan, sin más demora ni análisis. Y harían preciosos anuncios en televisión de su compromiso por un mundo mejor.

Algo así, está ocurriendo con el debate generado por el despliegue de las energías (llamadas) renovables. Si la cuestión a resolver está mal planteada, es pobre y reduccionista, la respuesta nunca podrá ser la correcta.


[ Palabre-ando Gustavo Duchen webgunetik hartuta ]