Bob Black eta Lanaren abolizioa

Bob Black



 Robert Charles Black

1951 ko Urtarrilaren 4 an jaioa

Estatu Batuetan 

Abokatua



Bob Black gaur eguneko Anarkista Estatubatuarra dugu, lanaren inguruan osaturiko gizarteari eginiko kritikari buruz da batez ere ezaguna. Ezkerraren ondorengoaren Anarkismoarengana doan gizona dugu hau, bere ideia nagusiak hauek ditugu:
  -lanaren indargabetzea, lana eta jolasa.
 - Marxismoari eta Estatuako sozialismoari kritika zorrotzak.
- Lanean oinarritutako gizartea eta askatasuna.
- Jolasa lanaren aurkakoa.
- Gizarte eginkizunen birplanteatzea.

- Lanaren indargabetzea eta jokoa.( 1985).

 Lanaren indargabetzea dugu Bob Black-en idatzi ezagunena, bertan pentsamendo iraultzaileaz oinarritu da,  Charles Fourier, William Morris, Paul Goodman, Marshall Sahlins et Paul Lafargue ideietan. Bertan adierzaten ditu gaurko gizartearn aurkako iritziak, lanean eta kontsumoan oinarritutakoa gizarte honetan gizakiek nola gaitsetzi behar dugun derrigorrezko lana eta derrigorrezko kontsumoa.

Marxismoari eta Estatuko Sozialismoari kritika.


  Kapitalismoari kritika zorrotza egiten dizkion arren, baita ere  Sozialismo Marxistari  bien arteko ezberdintasun bakarra, bere ustez, bata jabego pribatuarentzat egiten dela lana eta bestean jabego publikoarentzat, denaden bietan pertsona lanaren menpean dago. Baita ere kritikatzen du lana eta lanaren gorespena Marxismoan eta kapitalismo liberalean, biek aldarrikatzen bait dute lanaren bitartez gauzek balioa hartzen bait dutela.

 Lanaren gizartea eta askatasuna


 Black-en ustez "lana" produkzio obsesibo batean bihurtzen da politiko eta ekonomikoen eskuetan geratzen da, Blackek datu pila bat ematen ditu lanaren eta munduko miserien arteko loturak erakusteko. Horregatik lana gaitzesten du lanaren obsesioagatik eta gizakia lanaren menpean uzten duelako, horregatik gizakiek bere duhintasuna galduko lukete eta ondorioz bere askatasuna. Lanak gizakia gaitzesten du disziplina modu asko ezarriaz, produkzio mailak, ordutegiak, baitaere jazteko eran..Bestalde sistemaren krudeltasuna lan istripu kopuru handiekin zaurietatik heriotzeraino doazenak.
 Blacken ustez lana eta askatasuna  defendatzen dutenak itxurazale hutsak dira. Lanaren berdintasuna eta erregulartasunari esker, gizakiak zuzentasunean eta erregularatsunera ohitzen dira eta ez dute denborarik pertsonen arteko erlazioak sustatzeko edo pertsonen eginkizunak egiteko. Blackek dio langilegoaren gehiengoa ez dagoela bere lanarekin gustora, baina hala ere gizarteak lana miresten du

Jokoa lanaren aurkakoa

Gizakiek bere askatasuna berreskuratzeko lanean igarotzen duten denbora berreskuratuko beharko lukete, eta denbora hori "jokorako" eta denbora pasarako erabili beharko zuten.Jokoa ez dago nahi ta nahiez arautua eta askatasunez egiten da. Jokoaren bitartez ekintzak egin ditzakegu ekonomia opari izanez. Gure arbasoek ere arrituko ziren lanean igarotzen dugun dembora ikusiko balute.

Gizartearen eginkizuna  berriro ausnartu

Blacken usrtez lana beharrekoa dela esaten dutenak ez dute kontutan hartzen, lanpostu gehienak denbora pasa moduan hartu ditzakegula, adibidez nekazariek askotan bizkarreko mina izan arte egiten dute lan, bestalde beste askok baratza txiki bat eramaten dute denbora pasa moduan. Bestalde lanpostu asko ez direla beharrezkoak dio, kapitalismo-sozialismoaren produkzio inposaketak suertatzen direlako. Honen arabera lapostu produktiboak gaurko gizartea kontrolatzeko eta kontsumoan oinarrituta daude, soilik lanaren sistema mantentzearren.


[Hau dena aldatu nahi nuke blogetik hartutako Bob Blacken ideario mini-biografiatxoa]

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina