AntiKonstituzio egunak


ABENDUAK 5 eta 6: AntiKonstituzio eguna

UZL abeduak 5

Estatu mailan, Konstituzioa onartu, eta ondorioz, egungo Estatua osatzen duten herri eta nazioetan inposatu zenetik 35 urte pasa diren honetan, bide bakarreko bidegurutzean aurkitzen gara: abolizioa.
1978Ko abenduaren 6 hartan, erregimen berriaren legitimazioa sinatu zen Frankok eta Jainkoaren graziak hautatutako Estatuburuaren, egungo errege den Juan Carlos Borboikoaren, eskutik.
Jada egun hartan Konstituzioarekiko babesa zalantzagarria bazen (40 urtez izandako faszismotik irteten aritzean, ulergarria izan daiteke askatasun egarria eta epe motzeko ikuspuntua zuten sektore ezberdinek alde bozkatu izana), gaur egun, momentu erabakigarrian aurkitzen gara. Egunez egun, gero eta kontzienteago gara legeen legea ez dela gutxi batzuen onurarako erreforma daitekeen marko bat baino, herriak eta langileria gero eta gehiago itotzen dituena. Ikusi besterik ez dago 52 urtetik beherako inork ere ez duela aukerarik izan Konstituzioaren gaineko iritzia emateko. Horrek erabateko zalantzan jartzen du bere funts demokratiko teorikoa. Ondorioz, ezin uler dezakegu abenduaren 6 hau jaiegun gisa, ez baitugu zer ospatu.

Gure lurraldeari erreparatuz, bertako eta EAEko biztanleriaren erdiak baino gutxiagok bozkatu zuen Konstituzioaren inguruan, eta egin zutenen artean, herenera ez dira iristen baiezko bozkak. Honek argi uzten du Konstituzioarekiko babesa argudio barregarria dela gure inguruan.

Honekin guztiarekin, bizitzea egokitu zaigun errealitate historiko eta sozioekonomikoa kontuan hartuz, ziur gaude are babes gutxiago izango lukeela gaur egun. Geure etxeetatik botatzen gaituzte, lanetik, ez digute langabeziagatik dagokiguna ematen, medikuak ikus gaitzan oztopatzen digute, haurren gosea hazten ari da, pobrezia, gure herria aberatsen eta ezarritako ordenaren onurarako soilik diren legeak aplikatzera behartzen dute, isunak areagotzen dituzte kexatzen bagara eta kartzelan ere sar gaitzakete gure aurkako frogarik izan gabe.

Estatu autoritario hau totalitario bilakatzen ari da. Lau urtez behin bozkatzeko eskubidea eman digute eta beti gobernatu izan dutenek (PPSOE) entzungor egin diete herri-programei, merkatuen eta euren interesen menpe jarri diren bitartean, haien zati baitira.

Horregatik guztiagatik, ikasleok, langabetuok, pentsionistok eta langileria osoak, oro har, gero eta egoera prekarioagoak pairatzen ditugu, aristokrazia zaharraren, burgesiaren, merkatuen eta ezarritako sistemaren zorionerako. Botereak Konstituzio hau behar du herriaren gainean bere eskubide kapitalistak berresteko, eta guk argi eta garbi esango diegu honakoa bada eurek nahi duten askatasuna, EZ DUGULA NAHI!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina