GORA ETA BEHERA (201) – 9 Egun Iruñeko kartzelako intsumitu preso


GORA ETA BEHERA (201) - 9 EGUN IRUÑEKO KARTZELAKO INTSUMITU PRESO. ((201. irratsaioa) 9 Egun Iruñeko kartzelako intsumitu preso,  Gaizka Aranguren-en liburuxkako bere bizipenen irakurketa).
-PRODUCTO INTERIOR BRUTO -> Ponte como quieras [sarrerie]
-BLACK STAR DUB COLLECTIVE (MANCHESTER REGGAE UPSETTERS). 10. 49.UPRISING. +
-BLACK STAR DUB COLLECTIVE (MANCHESTER REGGAE UPSETTERS). 4. INSTANT INJUSTICE. +
-2ZIO (EUSKAL RAPA). 2. IKASI IKASTEN. +
-2ZIO (EUSKAL RAPA). 11. 2.ZIO +
-BLACK STAR DUB COLLECTIVE (MANCHESTER REGGAE UPSETTERS). 8. ANCOATS IN DUB. (C-RAVE REMIX). +
-AFFLUENTE (MOLTITUDE SUINA). 3. L`ITALIA AL NEGRI. +
-AFFLUENTE (MOLTITUDE SUINA). 7. MISSIONE DI PIACERE.
-BLACK STAR DUB COLLECTIVE (MANCHESTER REGGAE UPSETTERS). 7. ANCOATS IN DUB (Demo). +
-PROFUGO (MORTE Á MORTE). 1. AFILADE AS VOSAS VIDAS.
-PROFUGO (MORTE Á MORTE). 4. SER-VOBREVIVER. +
-BLACK STAR DUB COLLECTIVE (MANCHESTER REGGAE UPSETTERS). 3. LEVIATHAN. +
-SKAINHEAD (SKA IN BASTARDS bilduma). 8. 1968. +
-SKAINHEAD (SKA IN BASTARDS bilduma). 6. FUERZA Y CONVICCIÓN. +
-SYLWETKI (SYLWETKI). 4. SYLWETKI. -
-SYLWETKI (SYLWETKI). 2. MIETEK WRG POKOJU. -
-TINTAMARE (DU SOCIOBRUITAGE). 1. LE DÉCOR. +
-TINTAMARE (DU SOCIOBRUITAGE). 5. AUTANT DE MALQUE DE BIEN. +
-ANARKIA TROPIKAL -> La destrucción es el primer paso. [bukaerie]
-.-
GORA ETA BEHERA (201) Entzun !!

-.-



Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak

Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak
2014ko agorrilan, Baxe Nafarroan, Behauzen, Bizi Tokin

2011n Otxandioko topaketa libertarioetan parte hartu genuen batzuen artean, heldu den agorrilan Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak Baxe Nafarroako Behauzeko Bizi Tokin antolatzeko gogoa piztu zaigu. Topaketa berri hauen antolaketa, ideia libertarioen inguruan jarduten duten Euskal Herriko kolektiboek zein norbanakoek burutuko lukete. Zuk edota zure kolektiboak antolaketan parte hartu nahi duzue ?

Zertarako topaketa hauek antolatu?
  1. Harremanak sakontzeko ideia eta praktika libertarioak ditugunen artean.
  2. Ideia eta praktika libertarioak elkarrekin sakontzeko.
  3. Ideia eta praktika libertarioak zabaltzeko.
buona educazione.jpg
Egitaraua
Egitaraua antolatzaileen artean finkatuko genuke. Horra proposamen bat, zuzentzekoa, moldatzekoa, aberastekoa...
1) Eztabaidak norbaitek egindako hitzaldi batetatik abiatuz:
  • Españako 1936ko iraultza anarkistaren lorpenak eta gabeziak (lanaren kritika eskasa...): Myrtille eta Vincent, « Les fils de la nuit » liburuaren idazleen hitzaldia eta eztabaida.
  • Eskolaren kritika, Chiapaseko hezkuntza komunitarioa eta hezkuntza libertarioa: Pedro Garcia Olivo, « La bala y la escuela » eta « El educador mercenario » liburuen idazlearen hitzaldia eta eztabaida.
  • Chiapaseko iraultzaren 20. urteurrena: lorpenak eta gabeziak. Jérome Bachet, « L'étincelle Zapatiste » liburuaren idazlearen hitzaldia eta eztabaida.
2) Eztabaidak lehenago irakurritako liburuetatik abiatuz:
    • Pierre Clastres-en « La société contre l'état » « La sociedad contra el estado ».
3) Ibilaldiak mendian.
4) Festa: dantza, kantua, bertsoak, musika, antzerkia, mexikar gaualdia...
5) Otordu onak.

Antolaketa
  • Kanpoan dutxak eraiki
  • Akanpada bost bat egunez
  • Eztabaidak euskaraz burutu eta Euskal Herritik kanpotik datozen gomitatuei itzulpenak egin
  • Behar ekonomikoak aurrikusi (gasa, ura, janaria, iragarkia...), kutxa bat egin topaketetan parte hartzen dutenen diru emaitzentzat (otorduka prezio bat proposatu) eta egunez egun diru beharrak eta ekarpenak orekatzen direnez adierazi.

GORA ETA BEHERA (200) - 200 minutu 200 irratsaiori eskainiak



from my rotten body flowers will grow

and I am in them, and that is eternity
-.-
GORA ETA BEHERA (200). 200 MINUTU 200 IRRATSAIORENTZAT ((200. irratsaioa) 200 irratsaioren aldeko aipamena, musika eta kultura ez komertzialaren zergatiaren aipamena, Gazteiztko 3. LIBURU ETA EZTABAIDA ANTIAUTORITARIOAREN TOPAKETEn berri, aurkezpena eta jorratuko diren hitzaldi-mahai inguruen aipamena, BUTERFLAI bakarlariaren Refranero Agricola diskoan trangenikoen gaiari lotuz hasiera ematen dion HISTORIA AGRICOLA testua, ANTONIO TURIEL-en THE OIL CRASH blogaren inguruko aipamena eta LA GRAN ESCASEZ testua, FRANZ KAFKAren IPUINAK izeneko liburutik -ABOKATU BERRIA, +SAIA, -SANCHO PANZARI BURUZKO EGIA, +ALEGIATXOA eta -ZARATOTS HANDIA, Taiping-en matxinadaren berri jakin dezakegu ETCETERA kolektiboaren LIBROS VISITADOS liburuxkan agertutako LA REVUELTA DE LOS TAIPING (1851-1864) testuarekin, ARTO BIZARRA Txiapasekiko Elkartasun Aldizkariaren 3. aletik +SEMBRADORAS, BRUJAS Y LUCHADORAS testua  eta brigadista izateko deialdia eta ALEJANDRA fanzine antipatriarkal anarkistaren 18.ean agertutako +CUESTIÓN DE IMAGINACIÓN eta +DENTRO Y FUERA poema bikainak , Naziek dekadenteak moduan ezagutarazi zituztenak bildu zituen EZABATUAK bildumako +AINARAK (Ernst Toller) eta -ETXEAK (Armin T. Wegner) poemak, BRAASANKOCHËH 1. fanzineko -LA AMISTAD EN "EL ROLLO" laguntasunaren inguruko testua, aireratu ezin izan dudan [nire gabezia-ezintasun teknikoengatik eta nerbioengatik] telefono deitzailearekin egindako geldiune-oinezunea (irratsaioak aurrera jarraitu duelako, jakina), KKINZONA 9. fanzinetik SEVILLAKO KONTRATAZIO ETXEAREN INGURUKO ENTSEGUA, POBRESIAK. Burgesaren gauerdiko eztula poesia-musikatu fanzine bildumatik +EKOSISTEMA URBANOAN eta +EUROPARRAK GARA lantxo bikainak, ENCIENDE LA MECHA 6.etik EL ANGEL Y LOS VOLCANICOS taldeko Angelen bizipen-hitz batzuk eta bukatzeko COTARRO fanzineko +LA CAJA TORCIDA (Juan Ramón Jimenez)-en ipuin labur zuzena.  

-PRODUCTO INTERIOR BRUTO -> Ponte como quieras [sarrerako abestiye]
-AIN 1 (MUSIKA KAXA). Abesti denak. 
-ANDREW JACKSON JIHAD (CAN´T MAINTAIN). Abesti denak. 
-H.T.M. (ASALTO A LA INOCENCIA). Abesti denak. 
-SIGNOR K & JOW CAGLIOSTRO (20000 ELMETTI). Abesti denak. 
-(GROSSE CANTINE. FOLK SALE 2013) bildumatik 2.MAMA ROSIN, 4.QUEBEC REDNECK BLUEGRASS PROJECT, 18. ALEX DRAPEAU, 17. LES CHIENS DE RUELLES, 10. CANAILLES, 11. BERNAR ADAMUS, 12. DYLAN PERRON ET ÉLIXIR DE GUMBO, 15. CARTEL PIGEON, 16. OLIBRIUS FOLKESTRA, 6. TINTAMARE, 3. LES BASTARDS DU NORD. 
-ANARKIA TROPIKAL -> La destrucción es el primer paso. [bukaerako abestiye]
-.-
GORA ETA BEHERA (200. irratsaioa) - Entzun, Escucha, Ecoute Listen.. !!minut
-.-

OSASUNAren inguruko hitz gutxi batzuk...

Ibarrangelun duela pare bat urte izan zen Osasuna, Osotasuna open space AutoGestando Salud izenpean izan zen mintegiko hitzak dituNK behekoak, zer pentsatua ez al diteNK ematen??


Supercomidas para una salud de hierro

Guztiok dugu osasunaren eta gaixotasunaren inguruko esperientzia. Neska zein mutil, adin guztietan, egoera ekonomiko guztietan, munduko edozein txokotan, auzoan eta eskaileretan, 
…Anbulategiak. Animoa. Ariketa fisikoa. Baja. Bakunak. Beldurra. Bizi-poza. Botikak. Drogak. Ebakuntza. Elikadura. Erditzea. Errezetak. Etxez etxeko laguntza. Farmazia. Gaixorik. Ginekologoa. Haserrea. Heriotza. Ospitaleak. Iruzurra. Istripuak. Kontagioa. Kontrakzioak. Kopagoa. Kurandero.ak. Lana. Medikua. Mina. Minbizia. Nerbioak. Osa-kidetza / eri-kidetza. Osasun pribatua. Osasun publikoa. Planetaren osasuna. Plazeboa. Senda belarrak. Sexua. Sukarra. Terapia. Traumatismoak. Txamanak. Txartela. Umorea. Zahartzaroa. Zantiratuak…

Zer da osasuntsu bizitzea? Zeintzuk dira bizimodu osasungarriak? Nola egin aurre gaixotasunari? Fidagarriak al dira osasun sistema ofizialak? Eta osasun-bide alternatiboak? Zer egin osasun-iruzurren gainean? Zein aldaketa nahi dugu osasun-sisteman, hezkuntzan eta gizartean, oro har? Osasuntsu bizitzeko, zer egin dezakeguauzolanean?