Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak
2014ko agorrilan, Baxe Nafarroan, Behauzen, Bizi Tokin
2011n Otxandioko topaketa libertarioetan parte hartu genuen batzuen artean, heldu den agorrilan Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak Baxe Nafarroako Behauzeko Bizi Tokin antolatzeko gogoa piztu zaigu. Topaketa berri hauen antolaketa, ideia libertarioen inguruan jarduten duten Euskal Herriko kolektiboek zein norbanakoek burutuko lukete. Zuk edota zure kolektiboak antolaketan parte hartu nahi duzue ?
Zertarako topaketa hauek antolatu?
- Harremanak sakontzeko ideia eta praktika libertarioak ditugunen artean.
- Ideia eta praktika libertarioak elkarrekin sakontzeko.
- Ideia eta praktika libertarioak zabaltzeko.
Egitaraua
Egitaraua antolatzaileen artean finkatuko genuke. Horra proposamen bat, zuzentzekoa, moldatzekoa, aberastekoa...
1) Eztabaidak norbaitek egindako hitzaldi batetatik abiatuz:
- Españako 1936ko iraultza anarkistaren lorpenak eta gabeziak (lanaren kritika eskasa...): Myrtille eta Vincent, « Les fils de la nuit » liburuaren idazleen hitzaldia eta eztabaida.
- Eskolaren kritika, Chiapaseko hezkuntza komunitarioa eta hezkuntza libertarioa: Pedro Garcia Olivo, « La bala y la escuela » eta « El educador mercenario » liburuen idazlearen hitzaldia eta eztabaida.
- Chiapaseko iraultzaren 20. urteurrena: lorpenak eta gabeziak. Jérome Bachet, « L'étincelle Zapatiste » liburuaren idazlearen hitzaldia eta eztabaida.
2) Eztabaidak lehenago irakurritako liburuetatik abiatuz:
- Pierre Clastres-en « La société contre l'état » « La sociedad contra el estado ».
3) Ibilaldiak mendian.
4) Festa: dantza, kantua, bertsoak, musika, antzerkia, mexikar gaualdia...
5) Otordu onak.
Antolaketa
- Kanpoan dutxak eraiki
- Akanpada bost bat egunez
- Eztabaidak euskaraz burutu eta Euskal Herritik kanpotik datozen gomitatuei itzulpenak egin
- Behar ekonomikoak aurrikusi (gasa, ura, janaria, iragarkia...), kutxa bat egin topaketetan parte hartzen dutenen diru emaitzentzat (otorduka prezio bat proposatu) eta egunez egun diru beharrak eta ekarpenak orekatzen direnez adierazi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina