Libertarioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Libertarioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Erakunde libertario eta global baten alde

[Autogestioa webgunetik hartua]

581643_1395007917381462_647733802_n

Erakunde libertario eta global baten alde

2011ko urtarrilean, Carlos Taibok proposamen bat zabaldu zuen. Gero M15 mugimendua etorri zen, eta bazirudien zaharkitu zela baina, ikusita azken urteotako gizarte mugimenduen eta alderdi politikoen gorabeherak, interesgarria iruditu zait berreskuratzea eta euskaratzea (mila esker E. Uribarri, azken lan hau zu barik ez litzateke posible izango!).

Erakunde libertario eta global baten alde

2011/01/17
Lerro hauetan hainbat arrazoi argudiatzen saiatzen da, oraina bezalako une batean, gure artean, izaera globaleko erakunde libertario bat sortzea justifikatuko luketenak.
Testuingurua
1. Ekintzaile libertarioek presentzia erreala baina diskretua dute gaur egun. Hainbat instantziatan agertzen da, hala nola afinitate-taldeetan, ateneoetan, sindikatuetan eta gizarte-mugimendu anitzetan. Begi-bistakoa dirudi sakabanatze horrek, bere abantailak dituenak, ideia eta dagozkion praktikak presentzia publikoan pixka bat desitxuratzen duela.
2. Aparteko mundu bat da sindikala, non izaera anarkosindikalista duten hainbat erakunde baliatzen diren. Nahiz eta, berriro ere, bertute ukaezinak erakutsi, bi arazo arrastatzen dituzten. Lehenengoa da diskurtso sindikalak, berez, irismen errespetagarri bezain mugatua duela–esan daiteke sindikatu bat interesgarriagoa eta erakargarriagoa dela sindikalismoaren mugak hausteko eta beste mundu batzuetara zabaltzeko borondate handiagoa erakusten duen heinean–; bigarrenak adierazten digu banaketak eta konfrontazioak oso maiz markatzen dutela (dituztela) indar anarkosindikalisten arteko harremanak. Hori horrela da, nahiz eta dirudien tentsioak garai batean baino mugatuagoak direla gaur egun.
3. Arrazoiak soberan daude esateko munduaren ikuspegi libertarioak eta horren ondorioz aurrera gauzatzen diren praktikek, lehen irakurketa bat iradokitzen duena baino jende gehiago erakartzen dutela. Bertan, arazo handien antzeko ikuspegi bat eta pairatzen dugun ordenaren kritika komun bat ematen dira.
4. Aurreko guztia gutxi balitz bezala, tradizio partekatu ahaltsu baten existentzia harroak duen eragin osasungarria ere aipatu behar da, nahiz eta batzuetan nostalgia ezgaitzaile batekin gorpuztu.
Eremua
5. Izaera globaleko erakunde libertario batek izaera konfederala izan behar du nahitaez, erabakitzeko gaitasun autonomoa eman behar die, mugarik gabe, hura osatzen duten unitateei. Begi-bistakoa dirudi, hala ere, horrelako antolakunde batean sartzeak aldez aurretik jokoaren gutxieneko arau batzuk eta pentsamenduaren eta ekintzaren oinarri komun bat onartzea eskatzen duela.
6. Konfederazio horrek, jatorrian, izaera iberiarra izan dezake –orain dela laurogei urte FAIk nahi izan zuen moduan, baina arrakastarik gabe–, eta beharrezkoa da beste eremu geografiko zabalago batzuetara zabaltzea, hala nola, noski, Europara─ ez da dena nahasi behar Europar Batasunarekin ─ eta baita mundu mailara.
Unea
7. Antolakunde horrek gorputza hartuko luke kapitalismo higatu baten amaierarik gabeko krisiak markatutako une batean, bere helburuak eraginkortasunez asetzeko gai ez dena eta bere esplotazio-, bazterketa- eta natura-ingurunearen aurkako berezko mekanikak aurrera ateratzeko borroka etsian tematua dagoena.
8. Baina antolaketa hori sortuko litzateke, halaber, azken mendean zehar estatu-sozialismoaren bi formulak suposatu dutenaren premiazko kritika baten eskutik: sozialdemokrazia, kasurik onenean kapitalismoa modu zibilizatuan kudeatzeko ahalegina izan dena, eta leninismoa, argi eta garbi herritik banandutako abangoardiak administratu behar duen gizarte-zientzia baten ziurtasunak bultzatuta dagoena. Bata eta bestea ez dira kapitalismoaren unibertso historiko eta soziala gainditzeko gai izan, batak eta besteak –hautetsontzien bidez edo boterearen indarkeriazko hartu-emanaren bidez– esplotazioak, hierarkiak, bazterketek eta ingurunearen aurkako erasoek eragindako gizarteak sortu dituzten bezalaxe.
9. Erraz identifika daiteke, aspaldidanik, inspirazio libertario argiko mugimenduen gorakada, oinarrizko demokrazia defendatzeko eta hierarkia eta banantze mota guztien aurka borrokatzeko premiaz jabe izan direnak. Instantzia horien kasuan, eta, bereziki, bere garaian gizarte-mugimendu berri gisa deskribatu genituen askoren kasuan, ez du axola nork bere burua libertario gisa definitzea: garrantzi handiagoa daukate euren praktika historikoak eta subjektu berriak eratzen ari den kontzientziak.
10. Aurreko guztiari, beste pizgarri bat bezala, honako hau gehitzen zaio: pairatzen ditugun sistemetatik egindako baieztapen errepikatua, hots, anarkismoak, bereziki, eta autonomiatik erreklamatzen diren hamaika formulek, oro har, ideologia eta mugimendu hilak eratzen dituztela, errepresio-estrategia landuekin batera. Behin eta berriz errepikatze hori are deigarriagoa da; izan ere, adierazpen hori bat dator jada aipatu den kapitalismoaren korrosio geldiezinarekin.
Proposamen ideologikoa
11. Dei egiten ari garen zereginak deskribatzeko orduan, libertario terminoari eman behar zaio lehentasuna, bizipenezko eta berezko errealitatera jotzen baitu, anarkista terminora baino, ideologia- eta doktrina-jarrera hartze bati lotuago baitago. Ongi ulertzen da: kontua ez da inola ere ukatzea gure nahi askoren sustrai anarkistaren joera. Aldez aurretik ezarritako dogmarekin lotzen duen edozein planteamendu saihestu nahi da, batzuen garbitasuna eta argitasuna eta besteen ezpurutasuna eta alienazioa zehazten dituena. Badirudi adjektibo libertarioak zentzuz definitzen dituela printzipio eta balio osasungarriak partekatzen dituzten pertsonak.
12. Antolakunde hori ezin da sektarioa eta baztertzailea izan arlo ideologikoan. Baina ekintza proiektuei dagokienez ere ezin da hala izan. Horrek esan nahi du haien barruan askotariko pertsonak sartu behar direla – bai matxinadaren aldekoak nahiz erabateko pedagogia bakezaleak praktikatzen dituztenak–, esperientzia eta egiteko modu desberdinak eskaintzeko daudelako.
13. Erakunde horretan bildu behar dira, noski, sindikatuetan eta izaera ezberdineko gizarte-mugimenduetan lan egiten duten ekintzaileak. Hala ere, ez da inola ere saiatuko erakunde horretatik batzuk edo besteak kontrolatzen. Oinarrizko mugimenduen norabidea beren buruari egozten dioten abangoardiak marrazten amaitu duten iraganeko esperientzia guztiek porrot izugarriak ekarri dituzte. Sindikatuen eta mugimenduen autonomiarekiko errespetua, orduan, erabatekoa izan beharko da.
14. Sustrai sakon libertariozko tradizioaren arabera, erakunde horren funtsezko zeregina oinarritik eta memento honetatik aurrera mundu berri baten eraikuntza sustatzea izango da. Gune autonomoak eta autogestionatuak sortzen hasteko ez da balizko aldaketa instituzionalen zain egon beharrik, ezta botere-hartze defendaezinaren zain ere, Hori da, azken finean, alternatiba libertario bati profil bereizia ematen diona.
15. Begi-bistakoa dirudi erakunde berriaren ahaleginaren zati esanguratsu bat komunikabide berriak eta deszentralizatuak zehaztean eta, aldi berean, pedagogia libertarioko formulak hedatzean datzala.
16. Erabakitzeko ahalmenaren ez eskuordetzean oinarrituko da erakundea eta, hori posible ez denean, balizko eskuordetze baten onuradunek egiten duten ekintzaren gaineko oinarrien kontrol zorrotz eta etengabe bat egingo da. Ildo horri jarraituz, ez du agintaririk, liberaturik ezta politikako profesionalik izango. Argi dago ez garela alderdi politiko bati buruz hitz egiten ari eta, beraz, aztergai dugun erakundea ez da inola ere aurkeztuko balizko hauteskunde batzuetara. Bere ikuspegi estrategikoa hauteskunde logikari lotuta dagoen betiko epe laburreko ikuspegitik urrunduko da.
17. Erakunde libertarioaren gutxieneko programak soldatapeko lanaren eta salgaien abolizioa izango dira. Horrelako abolizioa Hegoaldeko herrien eta etorkizuneko belaunaldien defentsarekin bat egin beharko du. Dimentsio horretan, erakundeak — bere gain kapitalismoaren erantzun bat hartuko duena, borroka antipatriarkaletik, autogestiotik eta ekologismo erradikalaren printzipioetan oinarrituta — kapitalismoaren ezaugarri diren gizakien eta naturaren esplotazio bikoitzari erantzutea proposatuko da.

Ediciones antiautoritarias, anarquistas, libertarias... (Argitalpen antiautoritarioak, anarkistak, libertarioak...)

Argitalpen antiautoritarioak, Argitalpen anarkistak, Argitalpen libertarioak... (Ediciones antiautoritarias, Ediciones anarquistas, Ediciones libertarias,...)

La Neurosis o Las Barricadas Ed.
Ediciones El Salmón
Descontrol Editorial
Antipersona Editorial
Editorial Imperdible
Veganismo es respeto
La Rosa Negra Ediciones
Jauría Zine
Rojava Azadi
Col·lectiu Bauma
Ochodoscuatro Ediciones
Pepitas Ed.
Biblioteca Archivo Teresa Claramunt
Ediciones Inestables
Fundación Anselmo Lorenzo
Peligrosidad social
Punk con cabeza
Grupo Surrealista de Madrid
Acción diaria
Libros del progreso
Ediciones Marginales
Librería Buenaventura
Editorial Klinamen
Editorial Reapropiación
Canya de la Muntanya
Virus editorial
Pensaré Cartonera
FEA (Feminismo, Estrias, Autogestión)
Piedra Papel Libros
Volapük Ediciones
Fuera del Orden
Librería y editorial LaMalatesta
Ediciones Aversivas
Libreria Eleutheria
Subeltz banaketak
Políticos Partidos

[Hauek 2017an Madrileko Liburu Anarkistaren ekitaldira agertzeko baieztatutako proiektuak dituNK. Ez dauden diren denak, ez dira dauden denak!!]

Ekintza Zuzena nº44 [Revista] - Ekintza Zuzena aldizkariaren 44. zenbakia /BERRIA/

[ Ekintza Zuzenak 44. alea atera diNK, hona hemen euskal herrietako aldizkaririk interesgarrienaren ale berriko testuen izenburuak La Malatesta liburutegi eta argitaletxe libertarioaren webgunetik zuzenean ]

Ekintza Zuzena nº44
[Revista]

Ekintza Zuzena nº44
Aldizkari libertarioa.
Algunas luchas actuales - Autoorganización comunitaria - Catalunya - Crecer sin escuela - Preguntas sobre Rojava - Capitalismo 4.0 - La gestión emocional en el activismo social.
Sumario:
Portada/Azala (Adam Kozinski -adamkozinski.tumblr.com)
Sumario/Aurkibidea
30 años
Y sin embargo se mueve
Acerca del proceso independentista en Catalunya
El procés: un espejo de las izquierdas españolas
Cuestiones a tener en cuenta a la hora de impulsar una comunidad
Cómic: Kalvellido y Elvis Pérez
Errekaleor: okupación, vida comunitaria y rebeldía en Gasteiz
Gamonal. Orgullo de barrio
Tosu. Una lucha antidesarrollista en el Gran Bilbao
Metro en Donostia. Una lucha vecinal en contra de su construcción
El capitalismo absoluto
Industria 4.0. Maquinas en red, seres aislados
Crítica del valor. Crisis terminal del capitalismo y movimientos emancipatorios
Mundo clausurado
Los límites de las estrategias neorrurales
Cómic: «manifiesto de lo que no queremos decir». Roger
Engranajes de la megamáquina
Vidas paralelas
Suicidio y sociedad
Crecer sin escuela
Eskolari alternatiba
Ikastolatik herri hezitzailera
Autogestión de la vida cotidiana y culturas populares
Resistir a la inercia
La gestión emocional en el activismo social
Del naturismo a la responsabilidad social de la ciencia
Preguntas sobre Rojava
Resistencia mapuche
Contracultura ¿paritorio o patíbulo de la revolución?
La prostitución durante el proceso revolucionario y la guerra(1936-1939)
Reseñas de libros, revistas y documentales
Cómic: «Corazoncitos». El Seta
Contraportada: Pejac
HUMOR: «LSD HERALD TRIBUNE»

Ekintza Zuzena. Mayo, 2018
A4, 162 págs.

Euskal Herriko 2. Topaketa libertarioak / Segundo encuentro libertario de Euskal Herria

Euskal Herriko 2. Topaketa libertarioak / Segundo encuentro libertario de Euskal Herria

(abajo en castellano)
2011n Otxandioko topaketa libertarioetan parte hartu genuen batzuen
artean, heldu den agorrilaren 26tik 31ra Euskal Herriko bigarren topaketa
libertarioak Baxe Nafarroako Behauze herriko Bizi Tokin antolatzeko gogoa
piztu zaigu. Topaketa berri hauen antolaketa, ideia libertarioekin bat
egiten duten Euskal Herriko kolektiboei zein norbanakoei irekia da.
Ekainaren 21 eta 22an, topaketen prestatzen hasteko, bi bilkura burutu
ditugu Bizi Tokin : bertan, Nafarroa Garaiko, Baxe Nafarroako, Bizkaiako
eta Lapurdiko sei lagun elkartu gira. Ahal bezain bat jendek topaketen
antolaketan gaurdanik parte hartzea nahi genuke, ideiak ekarriz, jarduerak
proposatuz, ardurak hartuz, iragarkia eginez, jendea kontaktatuz…
Horretarako, *bilkura berri bat burutuko dugu, uztailaren 5ean,
larunbatarekin, goizeko hamaiketan, Zarautzeko Putzuzulo gaztetxean.*
Interesatua izan daitekeen oro gomita dezagun hitzordu berri honetara. Eta
bakoitzak etxean prestatutako jateko zerbait ekar dezala bilkurara, denen
artean partekatzeko.
*Zertarako Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak antolatu?*
1.Ideia eta praktika libertarioak ditugunen artean harremanak sakontzeko.
2. Erreferentzia teoriko komuna eraikiz praktika libertarioak elkarrekin
gauzatzeko.
3.Ideia eta praktika libertarioak zabaltzeko.
Lehen bi bilkuretan, topaketen egitaraurako ideiak proposatzen hasi gara.
Ondokoak dira lehen ideiak (ideia hauek proposamenak besterik ez dira,
egitaraua uztailaren 5eko bilkuran denen artean adostuko dugu).
Lehen egunean antolaketa materiala burutuko ginuke : dutxak eraiki,
akanpalekua eta aparkalekua antolatu, espazioa prestatu, sukaldea antolatu…
Ondoko egunetan :
– Chiapaseko iraultzaren 20. urteurrena: lorpenak eta gabeziak, zein ideia
zapatista Euskal Herrian gauzatu. Gaualdi mexikarra.
– Nola merkatutik kanpo antolatu ?
– Antzezlan anarkisten irakurketa antzeztua eta eztabaida.
– Eskolaren kritika, Chiapaseko hezkuntza komunitarioa eta hezkuntza
libertarioa, Pedro Garcia Olivoren « La bala y la escuela » eta « El
educador mercenario » liburuen inguruan.
– Eztabaida « Communautés sans état dans la montagne basque » « Comunidades
sin estado en la montaña vasca » eta « Batzarra gure gobernua » liburuen
inguruan.
– « Ideia libertarioak euskaraz bizi » gaiaren inguruko eztabaida.
– Liburuak ezagutarazteko mahaiak.
– « Nola Euskal Herrian ideia libertarioak praktikara eraman ? » eta « Nola
Euskal Herrian libertarioen boza entzunarazi ? » gaien inguruan eztabaida.
– Mendi ibilaldiak, antzerkia, kantua, musika, margolaritza…
Topaketa hauek nagusiki euskaraz bizi nahi ditugu. Euskara, frantsesa eta
gazteleraren arteko itzulpenak denen artean antolatuko ditugu, baina
ideala, erdaldunak topaketetara itzulpena egingo lieketen lagun
euskaldunekin etortzea litzateke.
Ea uztailaren 5ean kopuru handian elkartzen garen ! Topaketen antolaketa
prozesua atsegina izan dadila !
Anartean, besarkada libertarioa.
Antolatzaileekin harremanetan sartzeko: 2.topaketalibertarioak@riseup.net
Las personas que formaron parte del primer encuentro libertario en Otxandio
en el 2011 han pensado hacer el segundo encuentro del 26 al 31 de agosto en
el Bizi Toki de Behauze (Iparralde). Este encuentro está dirigido a
colectivos o a individualidades de Euskal Herria con ideas libertarias. Los
días 21 y 22 de junio se han reuniodo en Bizi Toki para ir preparando todo
un poco. Les gustaría que participase el mayor numero de personas posible
llevando temas, nuevas ideas, proponiendo actividades, cogiendo
responsabilidades, haciendo publicidad, contactando a gente… Para todo
esto, se va a volver a hacer otra reunión que tendrá lugar en el *gaztetxe
Putzuzulo de Zarautz el dia 5 de julio.* Se hace llamamiento a que acuda
toda persona interesedada y lleve algo de comida preparada de casa.
*¿Para que organizar un segundo encuentro libertario a nivel de Euskal
Herria?*
1. Para estrechar relaciones entre las personas con ideas y practicas
libertarias.
2. Para poder llevar a cabo practicas libertarias todas juntas
construyendo una referencia teorica común.
3. Para difundir ideas y practicas libertarias.
Se han empezado a proponer ideas para la organización del encuentro en las
dos primeras reuniones. El primer dia se dedicaría al material: poner
duchas, organizar el sitio de acapada y de aparcamiento, preparar el
espacio, organizar la cocina…
Los siguientes días:
- – 20 aniversario de la revolución de Chiapas: ganancias y
perdidas, que ideas zapatistas se podrían hacer en Euskal Herria. Noche
mejicana.
– – Como organizarnos fuera del mercado
– – Lectura, actuación y debate sobre obras de teatro anarquistas.
– – Critica a la escuela, educación comunitaria y libertaria de
Chiapas, respecto a los libros “La bala y la escuela” y “El educador
mercenario” de Pedro Garcia Olivo.
– – Debate respecto a los libros: « Communautés sans état dans la
montagne basque » « Comunidades sin estado en la montaña vasca » y
« Batzarra gure gobernua ».
– – Debate: vivir las ideas libertarias en euskera.
– – Mesas para conocer o dar a conocer libros.
– – Como llevar a la practica ideas libertarias en Euskal Herria.
– – Salidas al monte, teatros, música, pintura…
Estos encuentros se quieren vivir mayormente en euskera. Se organizaran
traducciones entre euskera, francés y castellano, pero la idea es que las
personas que hablen otros idiomas diferentes al euskera vayan junto con una
persona que sepa euskera.
Correo electronico de contacto: 2.topaketalibertarioak@riseup.net

Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak

Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak
2014ko agorrilan, Baxe Nafarroan, Behauzen, Bizi Tokin

2011n Otxandioko topaketa libertarioetan parte hartu genuen batzuen artean, heldu den agorrilan Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak Baxe Nafarroako Behauzeko Bizi Tokin antolatzeko gogoa piztu zaigu. Topaketa berri hauen antolaketa, ideia libertarioen inguruan jarduten duten Euskal Herriko kolektiboek zein norbanakoek burutuko lukete. Zuk edota zure kolektiboak antolaketan parte hartu nahi duzue ?

Zertarako topaketa hauek antolatu?
  1. Harremanak sakontzeko ideia eta praktika libertarioak ditugunen artean.
  2. Ideia eta praktika libertarioak elkarrekin sakontzeko.
  3. Ideia eta praktika libertarioak zabaltzeko.
buona educazione.jpg
Egitaraua
Egitaraua antolatzaileen artean finkatuko genuke. Horra proposamen bat, zuzentzekoa, moldatzekoa, aberastekoa...
1) Eztabaidak norbaitek egindako hitzaldi batetatik abiatuz:
  • Españako 1936ko iraultza anarkistaren lorpenak eta gabeziak (lanaren kritika eskasa...): Myrtille eta Vincent, « Les fils de la nuit » liburuaren idazleen hitzaldia eta eztabaida.
  • Eskolaren kritika, Chiapaseko hezkuntza komunitarioa eta hezkuntza libertarioa: Pedro Garcia Olivo, « La bala y la escuela » eta « El educador mercenario » liburuen idazlearen hitzaldia eta eztabaida.
  • Chiapaseko iraultzaren 20. urteurrena: lorpenak eta gabeziak. Jérome Bachet, « L'étincelle Zapatiste » liburuaren idazlearen hitzaldia eta eztabaida.
2) Eztabaidak lehenago irakurritako liburuetatik abiatuz:
    • Pierre Clastres-en « La société contre l'état » « La sociedad contra el estado ».
3) Ibilaldiak mendian.
4) Festa: dantza, kantua, bertsoak, musika, antzerkia, mexikar gaualdia...
5) Otordu onak.

Antolaketa
  • Kanpoan dutxak eraiki
  • Akanpada bost bat egunez
  • Eztabaidak euskaraz burutu eta Euskal Herritik kanpotik datozen gomitatuei itzulpenak egin
  • Behar ekonomikoak aurrikusi (gasa, ura, janaria, iragarkia...), kutxa bat egin topaketetan parte hartzen dutenen diru emaitzentzat (otorduka prezio bat proposatu) eta egunez egun diru beharrak eta ekarpenak orekatzen direnez adierazi.