[ Plaza Beltza gunetik harturiko deitze edo deialdia batizpat Sopela ingurukoentzat interesgarria izan daitekena]
2006ko udan, Sopelan Ganebarri gaztetxea hustu zuen poliziak eta bertan zebilen jendearentzako inflexio puntu bortitza izan zen hura.
Ez bakarrik husteak ekarri zuen herriko gune aske bakarraren galeragatik, edota han egitekoak ziren ekimen guztiak bertan behera utzi eta horren ondorioz planteamendua errotik aldatu beharragatik, baizik eta han ibili ginen hainbatek ibilbide politiko erradikala era asanbleario, autogestionatu eta autonomoan gauzatzeko biderik eraginkorrenari buruz hausnartzen hasi ginelako. Kide hauek, eta bidetik batu ziren beste batzuk osatu genuen Plaza Beltza.
Horretarako, kolektibo berria osatzea erabaki genuen. Gazte asanblada, gaztetxe eta okupazio mugimenduaren balioa eta zilegitasuna zalantzatan ipini barik lokala alokatzearen bidea hartu genuen.
Bertan, gure inguruan eta, zelan ez, gure baitan ere, ikusten genituen gabeziei aurre egiteko eta alternatibak planteatzeko gune aske eta iraunkorra sortu nahi genuen. Horretarako, herri liburutegi politiko eta sozialaren inguruan eraiki genuen proiektua. 2013. urterarte mantendu izan genuena.
Hortik abiatuta edo plantamendu horri uko egin gabe, gaur egun bultzada berri bat eman nahiko genioke proiektu berri bati. Oraingo honetan, adierazpen berriei aukera ematea gustatuko litzaiguke.
Proiektuarearen aurkezpenean zure presentzia ezinbestekoa delakoan, apirilaren 31, arratsaldeko 19.30etan Loiala Ander Deuna 40.eko lokalean (Larrabasterra) elkar ikusiko gara.
Deialdiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Deialdiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Agorrilaren 17tik 23ra AUZOLAN EGUNAK Bizi Tokin
Ieu!!
Bizi Toki baserriaren zaharberritzea aitzinatzeko, auzolan egunak antolatzen ditugu agorrilaren 17tik 23ra (abuztuan) (astelehenetik igandera). Denen beso eta burumuinak ongi etorriak dira arlo desberdinetako lanak egitea aurreikusten baitugu...
LO eta APAIRUAK (jatorduak):
Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaitugu.
Bizi Toki baserriaren zaharberritzea aitzinatzeko, auzolan egunak antolatzen ditugu agorrilaren 17tik 23ra (abuztuan) (astelehenetik igandera). Denen beso eta burumuinak ongi etorriak dira arlo desberdinetako lanak egitea aurreikusten baitugu...
LO eta APAIRUAK (jatorduak):
Bizi
Tokin lo egiteko aukera izanen da, astelehen gauetik. Lo zakua eta lo
zaku azpikoa ekar. Oihal-denda jartzeko tokia ere bada.
Apairuak
Bizi Tokik eskainiko ditu. Aldi berean, etxeko produktuak edota gustuko
dituzuenak ekarriz gero, denen artean jaten ahalko ditugu.
Antolaketa errexteko, aitzinetik abisa gaitzazu zoin egunetan etortzeko asmoa duzun (eta zenbat pertsona); agorrilaren (abuztuaren) 10a baino lehen finkatu dugu epea.
Eta ez duda mezu hau zure inguruan zabaltzea.

Bizi
Tokira heltzeko: Behauzeko frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean
duzularik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria
da, Goitia izenekoa. Bizi Tokiko telefonoa : (00 33) (0)5 59 65 36 27.
Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaitugu.
Bizi Tokiko kideak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)