Gaur entzun dut (Asel Luzarraga)

.

Gaur entzun dut
erositako balak ez zituela inork saldu.
Gaur entzun dut
hildakoek ez dituztela balak itzuli nahi,
edo ez dutela nori itzuli aurkitzen,
inork ez baitizkion inori saldu.
Gaur entzun dut
Nazio Batzuen Erakundearen adierazpenak,
penaz,
baina balak legez galtzen direla
itzulpenik behar ez dituzten gorpuen artean.
Gaur entzun dut
balak isilarazteko
gorpu guztiek eutsi beharko diotela
mende bateko isilune begirunetsuari
Nazio Batzuen Erakundearen onespenez,
edo hura barik.
Gaur entzun dut
X jaunaren aburuz
sionista berbak
balek baino min handiagoa egiten duela,
baina ez dut entzun
salbuespenik egingo ote den
Theodor Herzlen ondorengoek
berba eta balak,
biak erabiliz gero.
Gaur entzun dut…
baina oker, seguruenik,
lurra maitatzea
balaz ordaintzen dela diostaten belarriek
gezurrak baino ez baitizkidate
xuxurlatzen.

[ Asel Luzarraga-ren poesia, bere webgunetik hartua ]

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina