VERTIGO - diskoa jaitsi (009.a)

VÉRTIGO - (009. erreferentzia)
VÉRTIGO ez duNK euskal talde bat, ez zakiNat bertakoren bat euskalduna denik ere baiezkoa suposatzen badiNat ere, lau abestiko izenik gabeko 7" honetan euskerazko abesti dotore bat diNatela eta niri Bartzelona aldeko jende honen musika, punk melodikoa eta beren diskoko azala asko gustatu zaizkidala besterik ez zakiNat, ea hik zer esaten duNan!!
Jaitsi DISKOA !!
S/T 7'' cover art
(Diskoko abestiak banaka entzuteko, musikariei diruz lagundu, disko fisioak lortu, beraietaz edo beren lanaz gehiago jakiteko klikatu TALDE IZENEAN) -musikariek beraiek beren musika jaitsi edo entzutea nahi duten euskal herrietako taldeak bakarrik agertuko dituNK EKAITZALDIA blogaren atal honetan-

BELTZA TA GORRIXE (12.a) - Herensugeak...

Beltza ta Gorrixe (12.a) - Herensugiek...
Drake_på_en_medeltida_vävnad,_Nordisk_familjebok
Beltza ta Gorrixen 12. irratsaxuen sinesmen zaharreko "Hensugeak" (Diccionario ilustrado de Mitología Vasca liburutik hartue) herensugien inguruko testue ta gure inguruko zein hurrutixeoko herensuge-suge-dragoixen ingurun jardun gaituNK, txisten bat, gomendixon bat, tarantela ta trikitixe, Oreina Urkian Kanata hitzaldixen ta `Aurreneko Amerikar Nazixuen jatorri euskaldunetaz", Solutriar konponbidie, jatorrixekiko harrotasune bai baño arrokeik ez, ... Mikel Laboa, Maurizia, Leon, Fasio eta Basilio,...

BELTZA TA GORRIXE (12) jeitsi !!

Aitu BELTZA TA GORRIXE (12) !!

FRANTZESKA - diskoa jaitsi (008.a)

FRANTZESKA - (008. erreferentzia)


FRANTZESKAren Basaurion ep-a berezia duNK, punk rocka baduNK momentu batzutan, bai kalekoa, bai hardcorea baina baita ere jazza , reggaea, funka, ska, elektronika,...

Jaitsi DISKOA !!

BasauriOn! EP cover art


(Diskoko abestiak banaka entzuteko, musikariei diruz lagundu, disko fisioak lortu, beraietaz edo beren lanaz gehiago jakiteko klikatu TALDE IZENEAN) -musikariek beraiek beren musika jaitsi edo entzutea nahi duten euskal herrietako taldeak bakarrik agertuko dituNK EKAITZALDIA blogaren atal honetan-

BELTZA TA GORRIXE (11.a) - Zubiak eta izaki mitologikoak...

BELTZA TA GORRIXE (11.a) - Zubiak eta sinesmen zaharreko izakiak...



Beltza ta Gorrixen 11. irratsaxuen sinesmen zaharreko zubigintza testua "Ligi-ko zubia" (Diccionario ilustrado de Mitología Vasca liburutik hartua) kondairaren, moro-mairuen, folklorearen, historiaren inguruan hitz egin diNagu, +Sinestunen Errezoa (Jainko Ateoa) poesia, +Arraten sortzen da Bizitza (Juan San Martín) Arrateko Andra-Mariren gaueko ibilaldiak ... Dilistak, Inoren Ero Ni, Ugly Bastards,...

BELTZA TA GORRIXE (11) jeitsi !!

Aitu BELTZA TA GORRIXE (11) !!

BAJO PRESIÓN - diskoa jaitsi (007.a)

BAJO PRESION - (007. erreferentzia) 

BAJO PRESIÓN-en Elkarrekin lanarekin jarraitzen diNagu Ekaitzaldian barrena, punka baina punk melodiatsua, Estatu Batuetako hardcore melodikoaren trazakoa, Basauriko Txarraska etxe okupatuko soinu banda.

Jaitsi DISKOA !!

Elkarrekin cover art

(Diskoko abestiak banaka entzuteko, musikariei diruz lagundu, disko fisioak lortu, beraietaz edo beren lanaz gehiago jakiteko klikatu TALDE IZENEAN) -musikariek beraiek beren musika jaitsi edo entzutea nahi duten euskal herrietako taldeak bakarrik agertuko dituNK EKAITZALDIA blogaren atal honetan-

BELTZA TA GORRIXE (9.a) - Aztikeria...

Señales de que somos víctimas de Brujería
Beltza ta Gorrixen 9. irratsaxuen batez ere Aztixen  ta Aztikexen inguruen hitz eiñ  deu, Diccionario ilustrado de Mitología Vasca liburutik hartutako gaixen inguruko testue ta Erromatarrak etorri zirenekoa Errezilgo kondairie  (Urolaldea kontu ta komerixek liburukue) irakurri diNau … Mikel Laboa, Ez Aurkeztuak, Apalatxe,…

BELTZA TA GORRIXE (9) jeitsi !!

Aitu BELTZA TA GORRIXE (9) !!

LOS GALERNA - diskoa jaitsi (006.a)

LOS GALERNA - (006. erreferentzia)

LOS GALERNA taldearen Akelarre diskoarekin gatoz gaur, musika instrumentala, surfa deiturikoa Arrasateko olatuen gainean tiraka. Ea gustuko duNan!!

Jaitsi DISKOA !!


Akelarre cover art
(Diskoko abestiak banaka entzuteko, musikariei diruz lagundu, disko fisioak lortu, beraietaz edo beren lanaz gehiago jakiteko klikatu TALDE IZENEAN) -musikariek beraiek beren musika jaitsi edo entzutea nahi duten euskal herrietako taldeak bakarrik agertuko dituNK EKAITZALDIA blogaren atal honetan-

BELTZA TA GORRIXE (10.a) - Ihauterixek...

BELTZA TA GORRIXE (10.a) - Ihauteriak...

Foto: EITB

Beltza ta Gorrixen 10. irratsaxuen Miel Otxin-en aipamena Diccionario ilustrado de Mitología Vasca liburutik eta Zubieta-Iturengo festa-gertakizunen inguruko esplikaixue, Ihauterixen inguruko gauza gehixo, ipuin pelikula eta liburu zenbaiten aipamena, ihauterixek izatien `4 teorixek´ ... Oreka Tx, Joxe Ripiau, `Santa Ageda´ko korua,...

BELTZA TA GORRIXE (10) jeitsi !!

Aitu BELTZA TA GORRIXE (10) !!

KASERNARAT - diskoa jaitsi (005.a)

KASERNARAT - (005. erreferentzia) 

KASERNARAT-ek countrya, bluesa, folka eta rock akustikoa nahasten dizkiNK beren Orwellen aroko 31. urtean (Kristo ondorengo 2015.ean alegia) argitaratutako Okerreko bidetik diskoan., beno hori dena eta trikiti soinuak Azken zigarreta abesti bikainean. Irun `mugako herria´ delako ote duNK hauek bakero postmodernoen soinuekin jardutea? Eta Eneritzen abesteko moduak ez al diNK zerbait `indiotik´? Inoiz izan ginena abestia entzun nienetik noizbehinka berengana itzultarazten nauen talde interesgarria eta disko ederra!!  

Jaitsi DISKOA !!

Okerreko bidetik (2015) cover art
(Diskoko abestiak banaka entzuteko, musikariei diruz lagundu, disko fisioak lortu, beraietaz edo beren lanaz gehiago jakiteko klikatu TALDE IZENEAN) 
-musikariek beraiek beren musika jaitsi edo entzutea nahi duten euskal herrietako taldeak bakarrik agertuko dituNK EKAITZALDIA blogaren atal honetan-