KASERNARAT-ek countrya, bluesa, folka eta rock akustikoa nahasten dizkiNK beren Orwellen aroko 31. urtean (Kristo ondorengo 2015.ean alegia) argitaratutako Okerreko bidetik diskoan., beno hori dena eta trikiti soinuak Azken zigarreta abesti bikainean. Irun `mugako herria´ delako ote duNK hauek bakero postmodernoen soinuekin jardutea? Eta Eneritzen abesteko moduak ez al diNK zerbait `indiotik´? Inoiz izan ginena abestia entzun nienetik noizbehinka berengana itzultarazten nauen talde interesgarria eta disko ederra!!
Jaitsi DISKOA !!

(Diskoko abestiak banaka entzuteko, musikariei diruz lagundu, disko fisioak lortu, beraietaz edo beren lanaz gehiago jakiteko klikatu TALDE IZENEAN)
-musikariek beraiek beren musika jaitsi edo entzutea nahi duten euskal herrietako taldeak bakarrik agertuko dituNK EKAITZALDIA blogaren atal honetan-
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina