Agorrilaren 17tik 23ra AUZOLAN EGUNAK Bizi Tokin

Ieu!!

Bizi Toki baserriaren zaharberritzea aitzinatzeko, auzolan egunak antolatzen ditugu agorrilaren 17tik 23ra (abuztuan) (astelehenetik igandera). Denen beso eta burumuinak ongi etorriak dira arlo desberdinetako lanak egitea aurreikusten baitugu...

LO eta APAIRUAK (jatorduak):


Bizi Tokin lo egiteko aukera izanen da, astelehen gauetik. Lo zakua eta lo zaku azpikoa ekar. Oihal-denda jartzeko tokia ere bada.
Apairuak Bizi Tokik eskainiko ditu. Aldi berean, etxeko produktuak edota gustuko dituzuenak ekarriz gero, denen artean jaten ahalko ditugu.
Antolaketa errexteko, aitzinetik abisa gaitzazu zoin egunetan etortzeko asmoa duzun (eta zenbat pertsona); agorrilaren (abuztuaren) 10a baino lehen finkatu dugu epea.

Eta ez duda mezu hau zure inguruan zabaltzea.

Baratzean aritzea edo janaria prestatzea ikasteko aukera ona dira. Eskolan ohikoak ez diren gauza sotilagoak ere ikasten dituzte, esaterako batzarretan parte hartuz.

Bizi Tokira heltzeko: Behauzeko frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean duzularik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria da, Goitia izenekoa. Bizi Tokiko telefonoa : (00 33) (0)5 59 65 36 27.

Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaitugu.

Bizi Tokiko kideak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina