Danona Donea gaur egungo jaialdiek proposatzen duten jai eredua iraultzeko helburuarekin jaio zen. Zulo irekia deitzen den formatua jarraituz modu parte hartzailean eta ez planifikatuan jaia egiteko aukera eskaintzen du proiektu honek. Eremu publikoaren eta guztion diruaren pribatizazioaren aurrean bestelako kontsumo eredu bat aurkezten du Danona Doneak. Gonbidatzen zaitugu datorren uztailaren 13an Mundakako Santa Katalinara hurbiltzen eta jaialdi honetan parte hartzen.
Aurrez Danona Donearekin kontaktuan jarri nahiz izanez gero
danona.donea@gmail.com helbidera idatzi eta informazio gehiago behar izanez gero Twitter edo mastodon plataformetara jo.
Entzun!
-.-.-.-.-.-.-.-.-
Danona Donea alter-jaialdia 2018tik 2019koa: talde-sormen autoeratua
Danona Donea 2018an egin genuen lehenengoz, danontasuna zaindu, danontasuna
ospatu goiburuz.
Zelakoa da Danona Donea?
1. Espazio publikoen danontasuna zaintzeaz ari gara alde batetik. Santa Katalinan,
Mundakako landagunerik ederrenetako batean ematen den Mundaka Festival-ak
dakarrenagatik : pribatizatze legez kanpokoa eta alde askotako des-eredua.
2. Jaialdien danontasunaz ari gara: zulo irekia jaialdi modua esperimentatzen dugu.
Eredu horretan, artista/hartzaile polaritate horretan, gunean bildutakoen proposamen
guztiak ondo etorriak diren biribiltasunera aldatzen dugu, eguneko agenda zuri izanik
hasieran. Sormen kolektiboa eta bat-batekotasuna, nahastea, sorpresa eta konexio
sortzaileak erraztuz. Oso pizgarria izan daiteke hori artezalearentzat, eta gure artean urria
eta "berria". Hemen zulo irekiko jaialdi formatoari buruzko ideiak .
3. Jaialdiak udako patxada, lasaitze eta saretze aldea ere bereizgarri dauka, Mundaka
itsaso bazterreko herri ederrean aldi gozo bat partekatu nahi dugu etxeko giroan, eta nahi
duenari bertakoen etxeetan lotarako tokia eskaintzeko keinua horren adierazgarri.
4. Proposamenak sinpletasuna oinarri-oinarrian du. Hortik
1. ez elektrizitaterik/mikrorik. Beharrik ere ez, talde txikietan sakabanatzen baikara
landako txokoetan.
2. ez txoznarik/antolakuntzaren kontsumo eskaintzarik (ekarri norberak nahi
duguna)
3. ez eskenategirik (landagune berak ematen ditu txoko eder ugari)
4. landa ederrok, aurkituko duguna baino ederrago, txukunago utziz
Oso ondo ibili! Laster arte,
Danona Donea
danona.donea@gmail.com / 638733223 / Twitter/Mastodon: @DanonaDonea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina