IV. LIBURU ETA EZTABAIDA ANTIAUTORITARIOARI buruzko TOPAKETA (Gazteiz)

Laugarren urtez banatzaile eta eztabaida antiautoritarioen topaketa hau antolatzea erabaki dugu. Bertan sistema zalantzan jartzen duten eta horregatik bereziki interesgarriak deritzogun gaiak jorratuko dira.

Aurten lehenengo egunean, larunbatean, batu ditugu hitzaldi eta eztabaidak. Eguna Gaztetxean ospatuko den jaialdi batekin bukatuko da. Bigarren eguna, igandea, parte hartuko duten banatzaileen arteko topaketa lasai bat egiteko erreserbatu dugu. Bertan, elkartrukeak egiteko eta arazo eta gai amankomunak lantzeko espazioa sortuko da.
Zuen zain gaude!

topaketa-kartela
-.-

Maiatzak 30, larunbata
12,00.Donostia 2016: Kultur eraldaketa edo hiriaren merkantilizazioa helburu?
Antolatzailea: Ekintza Zuzena
Hitzlariak: Desokupatu 2016
Desokupatu 2016 kolektiboak Donostia 2016 Kulturaren Hiriburua izatearen inguruan ausnarketa egitera gonbidatzen gaitu. Hitzaldi honetan, Donostrirako ezartzen ari den hiri modeloa eta hortik sortutako arazoen analisia egingo da: hiriaren merkantilizazioa, gehiegizko turismoa… Honen ondoan cultura beraren analisi kritiko bat egingo da.
14,00.Bazkari vegano herrikoia gaztetxean
16,00.Luces y sombras de la no escolarización
Antolatzailea: Zapateneo
Hitzlariak: Precipité Argitaletxe taldea
Precipité argitaletxeko kideek ez eskolaratze–aren inguruko teoría eta ekintzareninguruan hitzegingo digute, beti beraien bizipenetik abiatuz. Eskolaren kritikaestatuaren mecanismoetara integratzeko tresna baten kritika da. Eta baita estatuaren baloreen kritika ere. Baina eskolatik aldentzea ere arazoak eta kontraesanak sortzen ditu.
18,00. Sistema Penala eta politika kriminala behartsu eta disidenteen contra. Ikuspegi pragmatiko bat bere aurka kokatzeko.
Antolatzailea: Zapateneo
Hitzlariak: Tokata-ko kideak
Zuzenbide penala berez kontrol sistema bat da, eta baita sisteman integratzen ez direnentzako disziplina ezartzeko tresna. Integratu eta ez integratuen (pobreak, disidenteak…) arteko oreka lortzeko tresna bezela funtzionatzen du, behinbeinik edo betirako. Tokatako kideek gai konplexu hauen analisisa egingo dute, errepresio makina honi kontrajartzeko moduen inguruan ausnarketa egiteko eta eztabaidatzeko.
21.00.Jaialdi solidarioa Gaztetxean
21.00tatik aurrera Gazteizko Gaztetxean hiru musika taldeen doinuekin disfrutatuko dugu elkarrekin:
Nublia (rock made in Gasteiz)
Pupa (Dadatrash bilbotarra)
Los Nitxos (Post punk gasteiztik)
Kontzertuan Zapateneoko bono-laguntzen zozketa egingo da. Irabazleak 50€ko saria jasoko du. Zapateneon liburuetan gastatzeko!
Maiatzak 31, igandea
12,00. Banaketa alternatiboari buruzko hausnarketa eta truekea
14.00. Bazkari herrikoia eta agurra!
EKINTZA ORO GAZTETXEAN IZANGO DIRA

-.-
-.-
[http://liburutopaketa.net/ gunetik hartua]

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina