ABSTENTZIOAK irabazi ditu udal hauteskundeak Azpeitian

ABSTENTZIOAK irabazi ditu udal hauteskundeak Azpeitian

Uztarria gure herriko aldizkariko atzo gaueko titularrari muzin eginez to hemen nire titularra. 

Niri antzera zaidaNK nork irabazten diNan eta patatin patatan... baina nazka latza ematen zidaNK bozkatzen ez diNatenetaz/diNagunegaz ezer ez jartze horrek, alegia, alderdikeri sektario horrek. Zertara eramaten gaituzte alderdikeriek, 

Abstentziora jotako jendearen bururapenak hainbat dituNK eta berdin zaidaNK ez irabazita ere, kontua zera duNK zenbaitzuk bagarela/badirela eta kitto!! Datu honi garrantzirik ez emateak azterketa politiko dena pikutara bidaltzen diNK (soziologian behintzat), berdin zaidaNK hire herrian abstentzioak irabazi al diNan edo laugarrena den, hiriburuetan zer gertatu duNan edo Erdal Herrian (gehiengoetaz ari gaituNK ez?) GARAILE izan AHAL DUGUn (garen), EKINEZ EGINdA, kar kar!

Aldiz, egia duNK zirkoan parte ez hartzeko modu bakarra abstentzioa duNala, ezer gutxi balio diNK ez bozkatze hutsak (abstentzioak aktiboa izan behar bait diNK eta bizitza askeak asanblearioa, autogestionatua, autoantolatua eta ekintza zuzenarekin landua) baina zirkoko zuzendariei gustatzen ez zaieNan aukera bakarra duNK, horregatik aipatzen diNate horren gutxi. 

Behean zioaNK aldizkariaren berri kutrea (mota hontako berriak horrela eta herri mailan bakarrik jartzeak eta foruen inguruan ezer ez aipatzeak alderdikeri kutsu kutreak bait dizkiNK), earra zaukeNau ideak eta ekintzie zenbaketa matematiko hutse baldin badeNK...

votaciones mexico 2015 - El circo político

EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Azpeitian, gehiengo osoarekin 


Botoen %52,03 lortu ditu koalizioak. EAJ izan da bigarren indarra, bozken %41,29 lortuta. Udalean 10 zinegotzi izango ditu EH Bilduk eta 7 EAJk. Zerrendak aurkeztu dituzten beste bi alderdiek, PSE-EEk eta PPk, ez dute ordezkaritzarik lortu.

 http://tomandoposicion.files.wordpress.com/2009/11/circo-electoral-asqueroso.jpg

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina