KKinZona eguna

KKinZona eguna 

Badator KKinZona eguna, aurten ere egitarau oparoarekin. Astean zehra hasiko dira ekitaldiak eta Martxoaren 15ean izango du puntu gorena.
Bazkarira apuntatzeko eman zure izena (benetakoa, mesedez), beheko iruzkinen taulan (bazkari hortara joateko http://kunkkinzona.net/kkinzona-eguna/#more-1893 orrian sartu beharko ziNateke) edo zatoz GazteleKUra eta bertako paretan egongo den listan apuntatu.
Ez bazara bazkarira etorri behar baina kuota ordaindu nahi baduzu. Zatoz GazteleKUra eta sobre batean jarri zure izena eta 20€-ak. Edo nahiago baduzu, ingresatu 20€a-k zure izenean ondorengo kontu korrontean: 3025  0027  79  0270043363
Lehenik, irratsaioa egingo dugu kaletik, lehen aldiz gure historian. Irratsaio berezia izango da, irratiko kolaboratzaile eta bestelako gonbidatuekin.
Ondoren, erredakzio berria inauguratuko dugu, izerdi asko bota dugu erredakzio hau egiteko eta era espektakularrean inauguratu nahi dugu.
Eguerdian bazkaria izango dugu. KKinZonako izar handienetakoak dira gure sukaldariak, munduko irrati libre guztietan oiartzun handia duten sukaldariak. Ziur aurten ere menu zirraragarria prestatuko digutela.
Bazkalostean, KKinZonako buru eroek bakarrik pentsa ditzazketen joku parte-hartzaileak izango ditugu, berrikuntzaz josirik datozenak.
Eguna Ondo amaitzeko, Kontzertu paregabeak eta KKinZOnako DJ-ak lehen aldiz eszenaratuko dira. Irratiko giro paregabea larunbat gauera eramanaz.

ANIMATAU ETA ONDO PASATU!!

kk eguna web2

No hay comentarios:

Publicar un comentario