Aldaketa sakona: hiritik herrira

15/15\15 izeneko aldizkaria argitaratu berri diteNK eta beren zerogarren zenbakiak landuko diNaten gaiaren berezitasunaz gain (petrolioaren gainbehera, bere ondorioak eta trantsizioa) beste berezitasun garbi bat diNK, bertan testuak gazteleraz, euskeraz, galegoz eta kataluineraz izango dituNala alegia. Hau nik soilik poesia aldizkari batetan bakarrik ikusi diNak, ongietorria beraz aldizkariari eta gainbeheraren aurreko trantsizio aske eta ekologikoari,ea horrela izatea ahalbidetzen diNagun.

Iruditasuna

Aldaketa sakona: hiritik herrira



Egoitz, kirolzalea da, gutxi egiten badu ere. Bere lanak, tailer txiki batean, teknikari, lan-ordu luzeetakoa hain zuzen, eragotzi egin diolako. Aste-santutako jaiegun ondoren despido gutuna eman zioten. Behin betiko lan kontratua eteten zioten. Aitzakiak: bada, bezero zerrendaren jaitsiera, eta diru-bilketaren beherakada. Ez du langabezian hilabetea egin eta urduritasunaz jota dabil. Egoitz, lanik aurkituko duen itxaropena, galtzen ari da. Lan xumeago batekin ere konformatuko litzateke. Duela hamabost urte, 2015ean, krisi sakon haren hasiera ezagutu zuen, eta jendartearen multzo zabal batentzat, ekarri zituen ondorio latzak. Krisi hori, Egoitzek 20 urte zituela eta Deuston Ingeniaritza ikasten zegoela gertatu zen.

Ez zuen imajinatu ere egin inoiz, krisi hark kalterik egin ziezaiokeenik. 2020-an, bere ikaskideak ez zuten lanik aurkitzen, hirian geratzen ziren lantoki gutxi haietan. Horregatik, eta berak ikasketak bukatu ahala lana zuelako, bere posizioa eta burua, besteen gain ikusten zuen. Egun, 2030 Apirila bukaeran, 35 urtekin, Egoitz, gizartean toki baten bila dabil, bizitza erabat aldatuz etorkizunari nolabait aurre egiteko. Ez daki nola, baina saiatuko da behintzat. Aspalditik daki beste langabetuak ez dutela lanik aurkitzen gogor saiatu arren. Egoitz suntsituta dago. Inongo laguntzarik gabe ez daki nola egingo dion aurre alokairuari. Beharrezko gauzak gero eta garestiago. Ia inork ez du kotxerik erabiltzen eta bizikleta da aukera bakarra.

Hainbeste denbora izanda, zer egin lezakeen pentsatzen dago Egoitz. Txirrindularitzan aritzea erabaki du. Hobe hori, burua hausten egotea baino. Saiatzen da egunerokoak egiten, lanpetuta egoteko, lan-eskaintzak begiratzen. Negozio aukerak, edo janaren prezioak kontuan hartura erosketa egokiak egiteko. Etxea txukundu. Kontaktuak ere utzi beharko ditu, lantokiko mugikorra aprobetxatzen baitzuen, eta teknologia horiek dirudunentzat bakarrik geratu baitira. Ze zentzu du guzti honek, pentsatzen hasi da Egoitz. Hobe bizikletan ibiltzea, gero berriro etxezulora. Egun bat eta gero bestea eta gero.

Horietako egun batetan, larunbat hotza baina eguzkitsua batean, Egoitz, goizeko 9:30-etan bere bizikletarekin atera zen. Sarritan bezala kaskoa buruan jarri eta arropa egokiekin, hau oraindik derrigorra baita ibilbide segurtasunerako, nahiz eta motorrezko ibilgailuen trafikoa eskasak izan jadanik. Gasteizko kanpoaldean, Aberasturira abiatu zen, handik Trokonizera, eta gero Añua, La Minoria, Maeztu, Antoñana herriak zeharkatuz, Kanpezun dagoen antzinako tren geltoki zaharretik zihoala, zer eta katea eten, ez, ez, eten ez, apurtu. Orain zer egingo dut? Kanpezura edo Orbisora. Goazen Orbisora. Oinez, bizikleta eskuan, eguerdi inguruan ailegatu da Orbisora. Sarreran emakume batekin aurkitzen da, itxuragatik 30 urtetakoa edo. Irribarrez begiradak gurutzatu eta kateari so geratzen da. Egoitz hunkituta geratu zen, neska gaztearen jarrera, bizitasuna eta alaitasunarekin eta bere tonuaz. Ahotsak segurtasuna eta askatasuna dario, erakargarritasuna zuen neska harrek. Haizea berezkotasun osoa da, eta hori hiri handietan, oraindik geratzen den lantoki eta industri produkzioan, aspaldi galdu zen.

Haizeak, Egoitzen aurpegi sineskorra ikusiz, eta nolabaiteko odolik gabeko jitearekin, galdegin zion: “Zer? Arazoak?“

Egoitzek ahots makal batekin erantzun zion, “Bai, ikusteko katea...”

Haizeak: “Horrek behintzat badu konponbidea. Tailerra, eliza aurrean aurkituko duzu. Galdetu Mikelez eta berehala izango duzu konponduta katea. Hemen ere, denok daukagu bizikleta”. Ez bazaik inporta hikaz egingo diagu”

Egoitzek: “Horixe ezetz”. “Inguru hauek ez ditinat oso ondo ezagutzen. Ez bazain inporta lagun nazan”. “Horixe baietz, ni Haizea nauk eta hi”.

“Egoitz naun, Gasteiztik natorren”.

“Egun On Mikel, bezero bat dakarkizut.”

Mikelek: ”Itxoin beharko duk, mutil. Bazkaldu eta gero, arratsaldeko hiruretan edo, prest izango duk bizikleta hau. Atsedena hartuta hobeto egongo haiz Gasteizera itzultzeko.”

Haizeak: ”Horrela bada gurekin bazkaldu behako duk. Konbidatuta hago. Larunbatetan, talde-bazkaria egiten diagu Egoitza Sozialean. Ongi etorria izango haiz.”

Egoitzek: “Eskerrik asko zuen harreragatik, ez zegon inor nire zain, eta denbora behintzat, soberan zeukanat.”

Egoitz eta Haizea Gune Sozialera abiatzen dira. Han, ezusteko bisitaria, aurkeztua izan da. Auzokidean inguratu eta esertzen ari dira, hirurogeiren bat guztira; umeak hemen eta gizon-andreak han, janaria zerbitzatzen duen taldea geroago, elikagaiak mahai gainean jarri ondoren mahaia onetsi zuen Haizeak: Ama-lurrari eta Eguzkiari eskerrak emanez, eskainitako elikagaiengatik. Hasi dira bazkaltzen, eta hasi dira berriak kontatzen. Egoitzek, berriro, eskerrak eman zien egindako harreragatik eta: “Ikusten dut oso ondo antolatuta zaudetela Orbison” esanarekin bukatu zuen.

Solasaldiaren arian, Haizeak erantzun zion hori ez zela dena: “Garatu eta zabaldu ditiagu proiektuaren atalak. “Hamar urte dituk hasi ginela eta abiarazi ditiagu zenbait alor: garbitegi kolektiboa, haur-eskola eta Ikastola, osasun gunetxo bat, jantokia, argindarrez ere lortu diagu auto-hornitzea, geuk produzituz indarra eta arretaz kontsumituz, abere ukuilu bat ere badiagu, zaldi, asto eta guzti. Gainera musika gazte-taldea zegok eta baita abesbatza. Kirol Taldea ere sortu diagu. Herri Liburutegia. Zahar Egoitza. Guzti hori xumea baina nahikoa duk”.

Haizeak, Egoitzen arretaz oharturik, proiektuari buruz, argipenak ematen jarraitzen du: “Azken hamarkadetan, lana galdu dugunok eta kasu batzuetan, etxea ere bai, elkartzen eta irtenbidea bilatzen jardun diagu. Elkarrizketa askoren ondoren proiektu asko sortu dituk. Orbisoko hau, horietako bat duk. Konturatu gintuan, krisia ez zela ekonomikoa edo politikoa bakarrik, zabalagoa eta anitzago zela: ingurugiroa, ekologia eta abar luzea ere bazela”. “Azken finean, ez zegok,aldatzen hasteko, esparru edo alde gogor eta on bati eusteko aukerarik. Alor guztietatik eta une berean hasi beharra zegok. Aldaketa, ez zegok aktore nagusi baten esku, edo nukleo sozial nagusi baten esku. Bai zera¡ Zion Haizeak: aldaketa ugaritasunak, transformazio autonomoak eta elkarlotuak, sozietatearen alor guztietan: oreka berreskuratu behar diagu, baita ere natura. Ondasunaren banaketa beharrezkoa da, bai, baina produkzioa eta kontsumoa ere neurrian kokatuz,bestela, lau egunetan mundu osoarekin bukatuko diagu . Heziketa aldatu beharra zegok, sozietatea ere aldatzen joan dadin”.

“Herrixka honek, XIX. mendearen hasieran, ia 400 biztanle zitian. Hamar familia edo ez zituan hemen bizi, 2015ean. Orain, 30 familia -75 biztanle guztira- gaituk eta hazten goazak. Nekazaritza eta abeltzaintzaz gain, Adinekoak zaintzen ditiagu, daukagun egoitza egoki batean. Gainera, udan, herriko etxeak eskaintzen ditugu, gu bezala, bizitzen ikasi nahi dutenentzat, eta modu oneko preziotan. Udan, beste 30 familia gehitzen zaizkiguk eta era guztietako ekitaldiak antolatzen ditiagu nahi duenarentzat. Finkatuta dauden familietako bost, azken urteetan uda hemen emandakoak dituk. Zuzenean ikusirik, gure proiektuarekin bat egin diate, eta urratsa ematera ausartuz, etorkizunagatik apustua egin diate. Inguruko herriekin harremanak zeuzkaagu, baita Gasteizko erosle kooperatiba ezberdinekin. Denbora laburrean ikusiko duk nola ailegatzen garen 400-era”.

Egoitz aho zabalik geratu da entzundakoagatik. “Haizea honek, bizitzari buruz, bazekik zerbait” esaten dio bere buruari. Egoitzek ere, horrelako hausnarketarik egiten zituen. Urrun geratzen zitzaion, ezinezkoa. Urratsa eman behar zuen. Orain da une aproposena, hauxe da irtenbidea. Aspalditik egoera soziala eta politikoak bultzatzen zuen gizartea irteeren bila, krisi orokorrari aurre egiteko. Industria Zibilizazioak bere bidea eginda zuen, ez zituen gizakiak babesten, jendartearen beharraz ez zen arduratzen. Berari krisiak kalte egiten ez zion bitartean, uste izan zuen ez zela beraren arazoa eta ez zuela burua hautsi behar. Baina orain, jende hura ikustean, gehienak arabarrak, baina baita ere madrilgoak, andaluzak, eta beste naziotako etorkinak. Herri hau, Itxaropenez eta lasaitasunez beteta ikusten du, etorkizun baten itxaropenarekin, nahiz eta ahalegin handia behar izan duten lortzeko. Orain konturatzen zen, bere egoera zeharo bestelakoa zela. Haiek gauza zirela proiektua sostengatzeko, denek elkar lan egiten. Beraien bizitzaren jabe eginaz eta bere seme-alaben etorkizunaz jabetzen zirela, ikusten zituen.

Bere buruari galdetzen zion: Non egon naiz ni urte hauetan? Hau da galtzen ari garena, oraindik geratzen diren lanpostu industrial baten atzean ibiltzea hobe dela pentsatzen, eta hiri dekadentetan bizitza geldoan jarraitzen! Hiritar taldea, auzokideak, elkar hitz egiten ikusten du, elkarrekin errealitatearen irudia sortzen, gero elkarrekin beti ere, judizioa eta iritzia ematera heltzen, eta ondoren elkarrekin irtenbide bat antolatu eta gauzatzera iristen. Eta denak, ondorioen arduradun eta erantzule egiten. Hori zen gauzak ondo egitea. Horrek bai balio zuela. Hori horrela esanda, hain xinplea ematen duena, ondo aztertuta, alde handiz gainditzen du hiri-industria bizimodua korapilatsua, zein Egoitz hain ohituta dagoena: askoz eraginkorragoa da eta batez ere, humanoagoa.

Haizeak, ahotsa altxatuz Egoitz esnatzen du: “Zer, zer uste diok honi?” Eta Egoitzek erantzun: “Ba, egia esan zerua aurkitu dudala uste dinat. Gogor saiatu behar dun, baina merezi din. Ez bazain inporta bihar berriro etorriko naun, hau hobeto ezagutzera”.

“Orduan, hator bihar eta hitz egingo diagu, ongietorria izango haiz. Ondo izan ezak itzulia, eta bizikleta hobeto zaindu behar duk, laguna zaintzen den bezala. Agur. Agur. Bihar arte”.

Jesusmari Soubies Garate

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina