Atsotitzak, erran zaharrak eta gogoeta zenbait
(Joseba Aurkenerena)
Atsotitzak, erran zaharrak eta gogoeta zenbait –
– Etorriko jako horri ere kania ate gainean.
Burua ez dabilenean, zangoak ibili behar.
– Hego haizea baino zaharragoa eta sardinzaharra baino flakuagoa.
Gema lankideari entzundakoa.
Hurrengo hauek Gaintxurizketako Gaintza baserrian, Etxezurieta – Sarasola familiari entzundakoak dira.
– Aukera daukana, nekea berekin.
Gaintxurizketako Gaintza baserriko Ixabel Sarasolari entzuna. Aukera gehiegi izateak ekar dezakeen akidura aipatzen du.
– Allerruko amonak sua piztu du.
Gaintxurizketako Gaintza baserriko Joxe Etxezurietari entzuna. Honela esaten dute Gaintxurizketako baserritarrek Jaizkibel mendikateko Allerru gailurrera lainoa ikusten dutenean. Horrek erran nahi baitu galerna Lezo aldera sartuko dela. Eta Allerruko Amona Mari jainkosa litzateke nire ustez.
– Lapaitza apaiza baino okerro (okerrago).
Gaintxurizketako Gaintza baserriko Joxe Etxezurietari entzuna. Lapaitza edo uztagoa belar gaiztoa da, belar-soroetan sortzen dena. Ale gorriz betea, eta behiek jaten dutelarik, esneari zapore txarra ematen diotenak. Zaina eta guzti atera behar da lurretik eta gero erre, gehiago zabal ez dadin. Hortik datorkigu atsotitz moduko hau.
Lapurdiko Urruñan Beñat Ostiz bizi da, kantu eta istorio zahar ainitz ezagutzen dituena. Berari entzunak dira honako atsotitz hauek:
– Urrungo eltzea lurrez, eta bertakoa lurrez.
Urrunekoa beti omen da hobea bertakoa baino.
– Hitza hitz, bestela gizona hits.
Hau Iparralde osoan ainitzetan entzuna dut.
– Mundu hontan sortu ezkero hiltzeko prest.
Beñat Ostizek dioenez, Urruñako ditxolari ospetsua izan zen Bixente Izkierdok erraiten omen zuen beti.
Oraingo hauek Hondarribiko Begoña Oportori entzundakoak:
– Jexus, Maria eta Joxe, putzura joan eta bota kapen.
Zerbait pentsatu gabe egin duela, alegia.
– Portomokon bizi da!
Tokitan, urrun, bizi dela, alegia.
– Hori jadanik Teilakietan dago!
Hilerrian ehortzia dela, alegia.
Aipa ditzadan segidan hor-hemenka entzun ditudan beste atsotitz eta erran zahar zenbait. Biziki politak denak.
– Denok daukagu popan zuloa.
Ondarruko Nerea Lorentzori entzuna.
– Hoba infernura poparean, zerura brankaz baino.
Lekeition entzuna.
– Behi txikia beti txahala.
Deustuko Aintzane Prieto Urrutiari entzuna.
– Ahal izango balu zaharrak eta gazteak baleki.
Irandatz semeari entzuna. Atsotitz zaharra.
– Burua ez daukanak hankak erabili behar.
Ordiziako Miren Irizarri entzuna.
– Bixente kakeri ipurdia ageri.
Iparraldean usu entzuten dena.
– Ez ba gira atetik sartzen, leihotik sartuko gira.
Arbonako Argitxu Ugalderi entzuna. Gure xedea, modu batez ez bada, beste moduaz atzemanen dugula, alegia.
– Hamahiru eta astearte, ez ezkondu eta ez itsasora ate.
Donostia aldean askotan entzuna. Erdaraz ere bada antzeko atsotitz bat.
– Haundia haina zabal egiten bahaiz, gizon ederra izango haiz.
Irungo Pepita Sein Olideni entzundako esamolde zaharra.
– On egin deiziela janak eta kalterik ez edanak.
Saran entzundako esamoldea.
– Zahartzen, alutzen eta pitutzen.
Zahartu eta txartu. Horrela erraiten da Gipuzkoan. Urruñako Frantxis Garmendiari eta Daniela Albizuri entzuna.
– Jinkoak begira gaitzala infernutik eta Irisarrira joatetik.
Nafarroa Beherean ainitzetan entzun dudan atsotitz modukoa. Irisarri famatua izan zen bertan egiten zituzten toberengatik, eta agian hortik etor dakioke.
– Hi bahiz ni banuk.
Iparralde osoan usu entzuten den esamoldea.
– Ardagia baino idorragoa. Lezo aldean entzuna.
– Etxeko astoa baino alperragoa. Gipuzkoako hainbat herritan entzuna.
– Asto guztiak ez zeudek Igeldon. Donostian entzuna, animalia-puska den pertsonari erraiteko.
– Hola, hola Jauna. Baduzu eta emazu! Urruñako Jean-Claude Etxeberri erretora zenari entzuna. Garazi aldekoa zen. Behin, uharra edo zaparrada ikaragarri handia ari zuen botatzen, eta horretaz hizketan ari ginela esamolde hori bota zuen. Bere amak ainitzetan erraiten omen zuen.
– Begiari begi, hortzari hortz. Allande Sokarros zuberotarrari entzuna. Begia begi truk esamoldearen baliokidea da.
– Egia! Sudur ondoko begia. Gezurra! Mingaineko hezurra.
Donostian entzuna. Lagun bat zerbait kontatzen are zen, eta sinesteko erraza ez zenez, tarteka egia! botatzen zuen kontatzen ari zenari indarra eman nahian. Halako batean, entzuten ari zenetako batek halako esamoldeaz erantzun zion.
– Ehun da ehun, berrehun. Gora Astigarraga!
Astigarragan, herria goratu nahian, jendeak, berotzean, maiz botatzen duen oihu aldarrikatzaile modukoa.
– Adarra jotzeko makina Astigarragan zegok!
Gipuzkoan maiz entzuten da. Norbait ziria sartu nahian dabilela horrela erraiten zaio.
– Oiartzun, pareta zaharrak erantzun.
Oiartzun herrian maiz entzuten dena.
– Artobero usaina zegok!
Bortzirin entzuna. Handinahietan dabilenari erraiten zaio.
– Praxkuk kaka egin du bere praketara.
Norberto Trantxe pilota-maisu igantziarrari entzuna. Mutikoak pilotan ari ziren gaizki, bere azalpenak entzun gabe. Orduan Trantxek horrela bota zien.
– Sugearen umea, sugekumea.
Gipuzkoan ainitzetan entzuna. Gurasoen gaiztakeria seme-alabengana pasatzen dela erran nahi du.
– Porru eginda nago!
Gipuzkoan eta Bizkaian entzuten da. Lur jota, alegia.
– Berandu etorri, eta jango duk mehe.
Gipuzkoan entzuna. Berandu etortzeak ekartzen dituen kalteak ditu aipagai.
– Burua pitzatuta dauka! edo Pitzatuta zagok!
Oiartzun aldean asko erabiltzen diren esamoldeak.. Burutik ongi ez dagoela, alegia.
– Hanitx ürtez! Eta zu kontazale!
Zuberoan eskerrak ematen dituenari ematen zaion ohiko erantzuna.
– Aunitz urtez! Bertze hainbertzez!
Baztan aldean agurtzeko maiz entzuten den hitz jokoa.
– Ez beha gau beltzari.
Nafarroa Beherean entzuna. Dena ez dela beltza eta txarra, alegia.
– Ganbara zulatuta dauka!
Irunen entzuna. Burutik ongi ez dagoela, alegia.
– Geroa ageriko.
Lapurdin entzuten den esamoldea. Geroan ikusiko dela, alegia.
– Gertu leku, azkena.
Elizondon entzuna. Hurbilen bizi dena, hori izaten dela ainitzetan azkena. Iristen dena, alegia.
– Gezurrak buztana labur.
Gipuzkoan eta Bizkaian maiz entzuten dena. Gezurra berehala harrapatzen dela, alegia.
– Gezurrak, zerriak bezala, buztana labur.- Ormaiztegiko semea den Jexux Mari Mendizabali entzundako atsotitza.
– Gure gatua Pitxitxi, dena larru eta txitxi.
Lapurdiko herrietan maiz entzuten dena.
– Hodoiak Jakara, tenpra kakara!
Lagun erronkariar bati entzun niona. Eguzkia nora, zapiak hara atsotitzaren antzekoa.
– Nik zer debru dakita!
Nafarroa Beherean maiz entzuten den esamoldea.
– Pilotan eta dantzan aritzen ez den mutila, edo ez da euskalduna edo da inutila.
Sunbillako aitatxi zahar bati entzuna. Bizimodu tradizional baten aldarria.
– Enbata Larrundik, euria urrundik.
Mixel Bizkai urruñarrari entzuna, Larrun aldetik urruñara galerna zetorrela baieztatzeko.
– Emaztekia itzain, orga errekan.
Beñat Kastorane uztariztarrari entzuna. Euskaragatik baxenafarra edo zuberotarra dela dirudi.
Eta zerrendatxo hau bukatzeko zuberotarren eta baxenafarren arteko liskarren berri ematen duten atsotitzak ekarriko ditut lerro hauetara:
– Manexetik ez aro honik eta ez gizon honik.
Hauxe entzuten da ainitzetan, erdi txantxetan bada ere, zuberotarren ahotik.
– Zuberotarrak zangoak arin eta burua ere bai.
Hauxe da Nafarroa Behereko herrietan, erdi txantxetan pentsatu nahi dut nik, zuberotarrei erraiten zaiena.
[ Zuzeu webgunetik hartua ]

Atsotitzak, errefrau, erranairu edo erran zaharrak dira, Gotzon Garateren hitzak erabiliz, herriak eguneroko bizimodutik atera eta molde tinkoetan erabiltzen dituen, belaunaldiz belaunaldi igarotzen diren eta zerbait irakasten duten esaera gogoetatsu laburrak. Bestela esanda, atsotitza herriak esperientzian oinarriturik emandako aholku edo irakasbidea da.
1.- Atsotitzak euskal literaturan
Esteban Garibai arrasatearrak lehen atsotitz bilduma plazaratu zuen 1533. urtean. Osora 37 atsotitz bildu zituen eta bizkaieraz idatzirik. 1596an, Iruñean, 539 atsotitz biltzen zituen “Refranes y sentencias comunes en Bascuence, declarados en romance” izeneko bilduma argitaratu zuten. Hau ere bizkaieraz idatzirik dago, hori dela eta, zenbait ikertzailek Garibaik idatzi zuen eta gaur galdua den bigarren bilduma izan daitekeela diote.
XVII. mendeko hastapenetan, Zalgizeko Bertrand Zuberoako jaun higanotak 196 atsotitz biltzen zituen bilduma egin zuen. Zubereraz idatzita daude. Handik zenbait urtetara, Jakes Bela abokatu eta idazle mauletarrak esaera zaharren sorta bat idatzi zuen. 1657. urtean Allande (Arnaud) Oihenart zuberotarrak 706 atsotiz biltzen zituen “Les Proverbes Basques recuillis par le Sr. D. Oihenart” izeneko bilduma argitaratu zuen. Hauek ere, denak zubereraz idatzirik. Mende beraren erdi aldera, Lope Martinez Isasti lezoarrak 85 atsotitz biltzen zituen bilduma burutu zuen eta “Compendio historial de la M.N. y M.L. provincia de Guipuzcoa” izeneko liburu mardularenbarruan kokatu. Zoritxarrez, liburu hau ez zen argitaratu 1850. urtera arte.
II. mendearen hastapenetan, Resurreción Maria Azkue bizkaitarrak ia 3000 atsotitz biltzen zituen bilduma kaleratu zuen “Euskal Erriaren Yakintza” izeneko bildumaren hirugarren liburukian. 1936z geroztik, Jean Elizalde “Zerbitzari” azkaindarrak, “Gure Herrian” aldizkariaren zenbakietan, Iparraldeko atsotitzak biltzen zituen “Zuhur hitz eta erran zahar” izeneko bilduma ederra plazaratu zuen. Damaso Intza nafarrak 2.489 atsotitz biltzen zituen bilduma burutu zuen eta Antonio Zabala tolosarrak, bi liburutan, 3.000 atsotitz inguru biltzen zituen bilduma plazaratu zuen berak zuzentzen zuen “Auspoa” izeneko argitaletxearen bitartez.
XXI. mendearen hastapenetan, 2003. urtean hain zuzen, Gotzon Garate idazleak orain arte arlo honetan egin den bildumarik handiena burutu eta plazaratu zuen “Atsotitzak” izenburu zuen liburu mardulean.
Bertan, euskarazko 16.989 atsotitz biltzeaz gain, espainierazko 5.475, ingelesezko 4.263 eta latinezko 3.789 atsotitz eman zituen euskaraz ere emanik. Osora 30.466 atsotitz bildu zituen, orduz geroztik atsotitzak aztertzeko eta erabiltzeko guztiz beharrezkoa bilakatu den aipatutako liburuan.
2.- Hor-hemenka entzun ditudan atsotitzak eta erran zaharrak.
Nire bizitza osoa eman dut Euskal Herrian barna, eta hor-hemenka, bide bazterretan edota adiskideen arteko giroan, atsotitz eta esamolde franko entzun ditut. Horietako batzuk ez nituen ezagutzen, eta izugarri politak eta adierazkorrak iruditu zitzaizkidanez gero, kaier batean idatzi eta jaso nituen. Horiexek dira orain artikulu moduko honetara ekarriko ditudanak. Horratx!
Luzaz lankide izan dudan Gema Gurrutxaga elgoibartarrari entzunak dira honako hauek. Gema Elgoibarko baserri bateko alaba da eta biziki euskara garbiaz eta naturalaz mintzo da.
– Etorriko jako horri ere kania ate gainean.
- Emailea: Gema Gurrutxaga. Bere aitari baserrian aditua.
- Azalpena: kania makila moduko neurria da.
- Emailea: Gema Gurrutxaga. Bere aitari baserrian
- Motel samar ibiltzen denari esaten zaio.
- emailea: Gema Gurrutxaga.
Burua ez dabilenean, zangoak ibili behar.
– Hego haizea baino zaharragoa eta sardinzaharra baino flakuagoa.
Gema lankideari entzundakoa.
Hurrengo hauek Gaintxurizketako Gaintza baserrian, Etxezurieta – Sarasola familiari entzundakoak dira.
– Aukera daukana, nekea berekin.
Gaintxurizketako Gaintza baserriko Ixabel Sarasolari entzuna. Aukera gehiegi izateak ekar dezakeen akidura aipatzen du.
– Allerruko amonak sua piztu du.
Gaintxurizketako Gaintza baserriko Joxe Etxezurietari entzuna. Honela esaten dute Gaintxurizketako baserritarrek Jaizkibel mendikateko Allerru gailurrera lainoa ikusten dutenean. Horrek erran nahi baitu galerna Lezo aldera sartuko dela. Eta Allerruko Amona Mari jainkosa litzateke nire ustez.
– Lapaitza apaiza baino okerro (okerrago).
Gaintxurizketako Gaintza baserriko Joxe Etxezurietari entzuna. Lapaitza edo uztagoa belar gaiztoa da, belar-soroetan sortzen dena. Ale gorriz betea, eta behiek jaten dutelarik, esneari zapore txarra ematen diotenak. Zaina eta guzti atera behar da lurretik eta gero erre, gehiago zabal ez dadin. Hortik datorkigu atsotitz moduko hau.
Lapurdiko Urruñan Beñat Ostiz bizi da, kantu eta istorio zahar ainitz ezagutzen dituena. Berari entzunak dira honako atsotitz hauek:
– Urrungo eltzea lurrez, eta bertakoa lurrez.
Urrunekoa beti omen da hobea bertakoa baino.
– Hitza hitz, bestela gizona hits.
Hau Iparralde osoan ainitzetan entzuna dut.
– Mundu hontan sortu ezkero hiltzeko prest.
Beñat Ostizek dioenez, Urruñako ditxolari ospetsua izan zen Bixente Izkierdok erraiten omen zuen beti.
Oraingo hauek Hondarribiko Begoña Oportori entzundakoak:
– Jexus, Maria eta Joxe, putzura joan eta bota kapen.
Zerbait pentsatu gabe egin duela, alegia.
– Portomokon bizi da!
Tokitan, urrun, bizi dela, alegia.
– Hori jadanik Teilakietan dago!
Hilerrian ehortzia dela, alegia.
Aipa ditzadan segidan hor-hemenka entzun ditudan beste atsotitz eta erran zahar zenbait. Biziki politak denak.
– Denok daukagu popan zuloa.
Ondarruko Nerea Lorentzori entzuna.
– Hoba infernura poparean, zerura brankaz baino.
Lekeition entzuna.
– Behi txikia beti txahala.
Deustuko Aintzane Prieto Urrutiari entzuna.
– Ahal izango balu zaharrak eta gazteak baleki.
Irandatz semeari entzuna. Atsotitz zaharra.
– Burua ez daukanak hankak erabili behar.
Ordiziako Miren Irizarri entzuna.
– Bixente kakeri ipurdia ageri.
Iparraldean usu entzuten dena.
– Ez ba gira atetik sartzen, leihotik sartuko gira.
Arbonako Argitxu Ugalderi entzuna. Gure xedea, modu batez ez bada, beste moduaz atzemanen dugula, alegia.
– Hamahiru eta astearte, ez ezkondu eta ez itsasora ate.
Donostia aldean askotan entzuna. Erdaraz ere bada antzeko atsotitz bat.
– Haundia haina zabal egiten bahaiz, gizon ederra izango haiz.
Irungo Pepita Sein Olideni entzundako esamolde zaharra.
– On egin deiziela janak eta kalterik ez edanak.
Saran entzundako esamoldea.
– Zahartzen, alutzen eta pitutzen.
Zahartu eta txartu. Horrela erraiten da Gipuzkoan. Urruñako Frantxis Garmendiari eta Daniela Albizuri entzuna.
– Jinkoak begira gaitzala infernutik eta Irisarrira joatetik.
Nafarroa Beherean ainitzetan entzun dudan atsotitz modukoa. Irisarri famatua izan zen bertan egiten zituzten toberengatik, eta agian hortik etor dakioke.
– Hi bahiz ni banuk.
Iparralde osoan usu entzuten den esamoldea.
– Ardagia baino idorragoa. Lezo aldean entzuna.
– Etxeko astoa baino alperragoa. Gipuzkoako hainbat herritan entzuna.
– Asto guztiak ez zeudek Igeldon. Donostian entzuna, animalia-puska den pertsonari erraiteko.
– Hola, hola Jauna. Baduzu eta emazu! Urruñako Jean-Claude Etxeberri erretora zenari entzuna. Garazi aldekoa zen. Behin, uharra edo zaparrada ikaragarri handia ari zuen botatzen, eta horretaz hizketan ari ginela esamolde hori bota zuen. Bere amak ainitzetan erraiten omen zuen.
– Begiari begi, hortzari hortz. Allande Sokarros zuberotarrari entzuna. Begia begi truk esamoldearen baliokidea da.
– Egia! Sudur ondoko begia. Gezurra! Mingaineko hezurra.
Donostian entzuna. Lagun bat zerbait kontatzen are zen, eta sinesteko erraza ez zenez, tarteka egia! botatzen zuen kontatzen ari zenari indarra eman nahian. Halako batean, entzuten ari zenetako batek halako esamoldeaz erantzun zion.
– Ehun da ehun, berrehun. Gora Astigarraga!
Astigarragan, herria goratu nahian, jendeak, berotzean, maiz botatzen duen oihu aldarrikatzaile modukoa.
– Adarra jotzeko makina Astigarragan zegok!
Gipuzkoan maiz entzuten da. Norbait ziria sartu nahian dabilela horrela erraiten zaio.
– Oiartzun, pareta zaharrak erantzun.
Oiartzun herrian maiz entzuten dena.
– Artobero usaina zegok!
Bortzirin entzuna. Handinahietan dabilenari erraiten zaio.
– Praxkuk kaka egin du bere praketara.
Norberto Trantxe pilota-maisu igantziarrari entzuna. Mutikoak pilotan ari ziren gaizki, bere azalpenak entzun gabe. Orduan Trantxek horrela bota zien.
– Sugearen umea, sugekumea.
Gipuzkoan ainitzetan entzuna. Gurasoen gaiztakeria seme-alabengana pasatzen dela erran nahi du.
– Porru eginda nago!
Gipuzkoan eta Bizkaian entzuten da. Lur jota, alegia.
– Berandu etorri, eta jango duk mehe.
Gipuzkoan entzuna. Berandu etortzeak ekartzen dituen kalteak ditu aipagai.
– Burua pitzatuta dauka! edo Pitzatuta zagok!
Oiartzun aldean asko erabiltzen diren esamoldeak.. Burutik ongi ez dagoela, alegia.
– Hanitx ürtez! Eta zu kontazale!
Zuberoan eskerrak ematen dituenari ematen zaion ohiko erantzuna.
– Aunitz urtez! Bertze hainbertzez!
Baztan aldean agurtzeko maiz entzuten den hitz jokoa.
– Ez beha gau beltzari.
Nafarroa Beherean entzuna. Dena ez dela beltza eta txarra, alegia.
– Ganbara zulatuta dauka!
Irunen entzuna. Burutik ongi ez dagoela, alegia.
– Geroa ageriko.
Lapurdin entzuten den esamoldea. Geroan ikusiko dela, alegia.
– Gertu leku, azkena.
Elizondon entzuna. Hurbilen bizi dena, hori izaten dela ainitzetan azkena. Iristen dena, alegia.
– Gezurrak buztana labur.
Gipuzkoan eta Bizkaian maiz entzuten dena. Gezurra berehala harrapatzen dela, alegia.
– Gezurrak, zerriak bezala, buztana labur.- Ormaiztegiko semea den Jexux Mari Mendizabali entzundako atsotitza.
– Gure gatua Pitxitxi, dena larru eta txitxi.
Lapurdiko herrietan maiz entzuten dena.
– Hodoiak Jakara, tenpra kakara!
Lagun erronkariar bati entzun niona. Eguzkia nora, zapiak hara atsotitzaren antzekoa.
– Nik zer debru dakita!
Nafarroa Beherean maiz entzuten den esamoldea.
– Pilotan eta dantzan aritzen ez den mutila, edo ez da euskalduna edo da inutila.
Sunbillako aitatxi zahar bati entzuna. Bizimodu tradizional baten aldarria.
– Enbata Larrundik, euria urrundik.
Mixel Bizkai urruñarrari entzuna, Larrun aldetik urruñara galerna zetorrela baieztatzeko.
– Emaztekia itzain, orga errekan.
Beñat Kastorane uztariztarrari entzuna. Euskaragatik baxenafarra edo zuberotarra dela dirudi.
Eta zerrendatxo hau bukatzeko zuberotarren eta baxenafarren arteko liskarren berri ematen duten atsotitzak ekarriko ditut lerro hauetara:
– Manexetik ez aro honik eta ez gizon honik.
Hauxe entzuten da ainitzetan, erdi txantxetan bada ere, zuberotarren ahotik.
– Zuberotarrak zangoak arin eta burua ere bai.
Hauxe da Nafarroa Behereko herrietan, erdi txantxetan pentsatu nahi dut nik, zuberotarrei erraiten zaiena.
[ Zuzeu webgunetik hartua ]
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina