IRAULTZAILEA (Erich Mühsam)

Der Revoluzzer izeneko abesti-poema bat irakurri-entzun berri diNat gaztelera(irakurri)-alemanieraz (entzun) eta ezaguna egin zitzaidan, berehala ohartu ninduNan poema hau irakurria nengoela, irakurri niNanean barneraino sartu zitzaidan, hala ere esan beharra zaukaNat Eduardo Gil Berak itzulitako lana baino gehiago gustatu zaidala "Canciones de Lucha" abesti iraultzaileak biltzen dizkiNan fanzine-cd laneko gaztelerazko bertsioa der revoluzzer hitza revolucionista bezala itzuli diNalako itzultzaileak, euskeraz IRAULTZATZAILEA (ondo zegoNK idatzia, TZA errepikatuarekin) moduko zerbait izan behar lukeena. 



Ezabatuak (idazle alemanak)
Erich Mühsam

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Pamiela, 1995
 
 

IRAULTZAILEA


Hara gure iraultzailea
Zen farolgarbitzailea;
Iraultzaileekin zen joan
Iraultza edukiz gogoan

Iraultzari esan gora
Ta ezker'ko belarri ondora
Boneta hala bultzatzen
Oso ausarta itxuratzen

Iraultzaileak ostera
Atera ziren kalera
Non hark farolak taigabe
Zitu'n garbitzen jo to ke

Barrikadak egin arren
Zolatik erauzi ziren
Zeuden farola guztiak
Ta pilatu gasargiak

Hara gure iraultzailea
«Ni farolgarbitzailea!
—Oihuz aritzen zaiela—
Holakorik ezazuela!

Argi hau bada hondatzen
Ezer ez da ikuskatzen
Uztatzue farolak zutik
Ala ez dut parte nahi nik»

Iraultzaile'k irriz baina
Denak atera alajaina
Faroltzale hura gaizoa
Baztertu negarrez doa

Gero etxean geratu
Baitu liburua izkribatu:
Nola iraultzan aritu
Eta farolak garbitu.


[ Armiarmaren euskarari ekarritako materialen webgunetik hartua ]

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina