Telebistarik ia ikusten ez diNadan arren hemen ia polizia beltzik ez zegoela besterik ez diNat ikusi (eta ziur zeuzkaten denak mobilizatuko zizkiNatela), autoen gainean beltzek bakarrik egiten diNatela dantzan, polizia eta manifestarien artean beltz-zuritu sektarioak (eliza desberdinetakoak alegia) jartzen dituNala baina poliziari bizkar ematen manifestariei eman beharrean (hauek noren alde egiten diteNan garbi utziz) eta polizia defendatu besterik ez zela egiten (ostia banatze gutxi eta atxiloketa garbiak) eta zer deritzozue bere semea jipoitzen duen amaren istoria hunkigarriaz, hori duNK hori adibide goxoa, gora familiaren maitasun infinitua!
Eta irudiaren pornografiaren aurrean eta garaian saretik jasotako lau adibide polit jarriko dizkiNat. Lehenengoa ez zegoNK gaizki dantzariei edo barretxoei begiratzen baldin badiegu BAINA argazkilari gehiegi zegoNK, bigarrena ez zegoNK gaizki pornografia hutsa izan bazitekeNK ere, hirugarrena sistemaren aldeko propaganda izan zitekeNK eta irudi txibato garbia eta laugarrena beltzak kriminalizatzeko argazkia (mutila eskubira joan zain egon duNK argazkilaria goitik behera eta ezkerretik eskuinera enkuadratu dadin argazkian), alegia, sua beltzek sortzen diNatela esaten diNK benetako txinparta zerk sortzek diNan albora utziz, berria eta interesgarria dena auto kiskali bat (istilu bat) dela plazaratuz.
Berri denak propaganda direla kontutan hartuz, hona gure propaganda, THE WIRED edo LA ESCUCHA (Espainiar estatuan) seriea ikusi ez diNan ororentzat Ekaitzaldiaren gomendioa eta ikusi diNanak berriro goza dezala Omar txikia eta Baltimoreko gizagaixoekin eta inoiz ez ditzala poliziak maitatu nahiz hauek beltzak edo berdeak izan.




.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina