ZER GARA GU (ekaitzaldia)?

http://www.ekaitzaldia.blogspot.com

EKAITZALDIA bloga eta proiektua bera zer den jakin nahi duenarentzako eskuorria idatzi genezake baina adibiderik onena ekintza bera denez zertaz idatzi dugun, zer publikatu dugun, zer interesatzen zaigun, zeri eman diogun garrantzia... ikusiz ikasi dezakezu, horrela bada esan 100daka lotura hamarnaka gai desberdinetan bildu ditugula, dezenaka fanzine, liburuxka, aldizkari, liburu eta webguneren berri, poesia eta ipuin entzun ditugula Gora eta beheraren 200eta piko irratsaiotan eskainiak denak, aparteko berriak, teknologia, zientzia eta jakintzaren munduari kosk egin diogula Teknoanderearen espazioan (energia berriztagarriak, fracking, peak oil, ubuntu, nanoteknologia, hardware librea, internet eta ingurumena, ...), Folkistango agurearen esaldi eta folk soinu (herri musika) alternatiboetan eta Masustak liburutegi askean irakur-entzun ditzakegun gauzetan, hemen Ekaitzaldian jaitsi ditzakegun diskoetan edo ikus ditzakegun bideoetan, proiektu kolektibo eta banako interesgarriak ezagutu ditugula bai "gune interesgarrietan" eta baita ere beste edozein leku edo herritan, top interesgarrienak edo top ikusienak izan ditugula merezimendu berbera edo gehiago duten minusTop-ez gain, menpekotasunen eta menpekotasunaren aurkako gune honetan, askatu nahi duen ororen mesedetan, bakoitzagan hasten eta amaitzen den iraultzan, ideien EKAITZALDIAn, ekintzen EKAITZALDIAn!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina