datozenak
Abenduak 14 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: THE ACT OF KILLING zuz_Joshua Oppenheimer
sinopsia_1965eko estatu kolpe militarraren ondoren, Suharto generalak Indonesiako boterea bereganatu zuen. Ondoren genozidioa etorri zen: milaka komunista, egiazko edo ustezko, erail zituen heriotzaren eskuadroi indonesiarrak. Hamarkada batzuk geroago, garaiko mertzenario odolzaleenei, Anwar Congo eta Herman Kotori, lasai asko aitortzen dituzten erahilketa, bortxaketa, torturak sorberritzen dituen filmean parte hartzeko eskatzen zaie.
Abenduak 16 ostirala, 22:00tan Baztartxon: THE LOOK OF SILENCE (ISILTASUNAREN BEGIRADA) zuz_Joshua Oppenheimer
Zuzendaria, gidoia: Joshua Oppenheimer
Musika: Seri Banang, Mana Tahan
Argazkia: Lars Skree
Ekoizpena: Final Cut for Real
(Danimarka/2014/103′)
Musika: Seri Banang, Mana Tahan
Argazkia: Lars Skree
Ekoizpena: Final Cut for Real
(Danimarka/2014/103′)
sinopsia_Joshua Oppenheimeren Indonesiako genozidioaren arduradunei buruzko lan zinematografikoaren bitartez, bizirik ateratako familia batek bere semea nola eta nork erahila izan zen jakitea lortu zuten. Anaiarik gazteenak bizirik dirauen jendearen isiltasuna eta beldurrak apurtzea erabakitzen du, bere anaiaren hiltzaileei aurre eginez, pentsaezina hiltzaileek agintean jarraitzen duten estatu batean.
zuzendariaren hitzak_“Adiren eguneroko bizitza zehaztasun handiz filmatzen saiatu nintzen, horrela metafora misteriotsuak harrapatzeko gai nintzen. Beraien esanaia ez dakidan metaforak, amaren bekain gaineko zimurrak bezala eta urak aitaren bizkarra kolpatzen zuen modua. Edo haurrek jolasteko darabiltzaten zorro horiek, barruan tximeletak dituztenak, Adik jendearen aurpegietan jartzen dituen betaurreko horiek… Isiltasuna eta erreakzioak filmatzen saiatu nintzen, filmaren esentzia aurrez aurre jarritako elkarrizketez osatzen da. Gehiago ardazten naiz isiltasunean eta erreakzioetan hitzetan baino.”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina